Hemen zaude: Hasiera Albisteak Joxemiel Bidadorrek dantzari buruzko lan batekin irabazi du Unamuno saria

Joxemiel Bidadorrek dantzari buruzko lan batekin irabazi du Unamuno saria

oier 2005/05/25

Dantzaren erreforma Euskal Herrian izeneko lanarekin irabazi du Joxemiel Bidador-ek Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saiakera saria.

Hona epaimahaiak Joxemiel Bidador-en lanari buruz esandakoa: Euskal Herrian dantza publikoek azken mendeotan izandako bilakaera eskaintzen digu, garaian garaiko uste, aldeko eta aurkako iritzi, jazarpen eta agintarien jarrerekin. Egileak, bere aburua eskaini baino lehen era guztietako lekukotasunak biltzen ditu, dantzen inguruan nork noiz zer esaten zuen agertzeko. Datu mordo harrigarri eta aberatsa, benetan, orain arte oso aztertua izan ez den kultura arlo horretaz. Elizaren moral ofizialak dantzen aldaketa, debeku eta onartzean izandako eragina nabarmen ageri da, gaurko gizartearen ikuspegi zabaletik, testigantza zehatzik gabe, nekez pentsa litekeena.

Jon Sanchez Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Zinegotziak, Xabier Kintanak, Mari Jose Olaziregik, eta Peio Salaburuk osatu dute epai-mahaia. Euskarazko saiakera deialdi honetarako hiru lan aurkeztu dira eta horien artean Joxemiel Bidador-en lana hautatu dute 6.000 euroko saria jaso dezan.

Joxemiel Bidador dantzaria da, azken urteotan Iruñeko San Lorentzoko dantzariekin dihardu, Euskal Filologian lizentziatua da eta euskal literatura eta euskal dantzari buruzko hainbat lan idatzi eta argitaratu ditu.

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak