Hamar urte Egunkaria itxi zutela
Gaur hamar Euskaldunon Egunkaria itxi egin zuen Guardia Zibilak eta berarekin eraman zituen luzaroan euskarazko egunkari bakarra izan zenaren artxibo digitalak, ordenagailu eta zerbitzariak. Zazpi urte geroago, sententziak esan zuen Euskaldunon Egunkaria eta bere arduradunak errugabeak zirela eta ez zegoela inolako arrazoirik Egunkaria ixteko. Euskaldunon Egunkariak iraun zuen 13 urteetan dantzari buruzko hainbat artikulu argitaratu ziren bertan eta horietako batzuk dantzan.com-en hemerotekan ditugu.
Dantzan.com-en hemerotekan Euskaldunon Egunkariako 347 artikulu ageri dira. Guztiak dantzari buruzkoak. Albisteak, kritikak, erreportajeak eta hainbat elkarrizketa, besteak beste Jose Lainez, Claude Iruretagoiena, Maribel Ortiz de Zarate, Pantxika Telleria, Juan Antonio Urbeltz edo Patxi Perez moduko dantzari, sortzaile, ikertzaile, koreografo eta dantza irakasleei egindakoak. Hona hemen horietako batzuk:
- Jose Lainez: «Dantza klasikoa iraganean bizi da, eta gaurko gauza asko ditugu agertokian kontatzeko» (2000/04/15)
- Claude Iruretagoiena: «Oker handia da pentsatzea euskal dantzan ezin dela profesionaltasunik egon» (2000/04/29)
- Maribel Ortiz Zarate: "Dantza ikuskizunetara mugatzen badugu, tradizioa galtzen ari gara" (2000/05/03)
- Arlorako diru gutxi eta zirkuiturik eza dira arazo nagusiak dantzarien ustez (2000/05/03)
- Pantxika Telleria: «Iparraldean hasi berriak gara dantza profesionalean» (2001/08/15)
- Juan Antonio Urbeltz: «Historiak, zoritxarrez, ez ditu metaforak kontuan hartzen» (2000/12/02)
- Idoia Zabaleta: «Inprobisazioak ikuslearen eta nire arteko komunikazioa lortzeko baliabideak ematen dizkit» (2001/11/03)
- Patxi Perez: «Mutxikoek anitz egin dute euskal kulturaren irudi onerako» (2001/11/13)
Gure hemerotekan bilaketa eginik hona hemen dantzari buruz Euskaldunon Egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma:
2013/02/20 13:03
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non dantzariak inoiz falta izan ez zirenak. Orduan (eta orain ere bai, halakoak ikusten ditudanean) nahiko kritiko izaten nintzen Egunkariaren aldeko festa haien iragarpen afitxetan dantzariak tratatzen gintuzten moduagatik, adibidez: "Ruper Ordorika, Andoni Egaña, Peñagarikano, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta dantzariak!". Sutan jartzen nintzen, "dantzariak ez al dute talderik ez izenik??" Baina beti izaten ziren hiruzpalau dantza talde Egunkariaren festa haietan zenbait dantza egiten.
Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!
Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!
Erantzun
dantzan.com.
Elementu hau lizentzia honekin banatzen da
Creative Commons Lizentzia
Elementuaren zita.
dantzancom. (2013/02/20). Hamar urte Egunkaria itxi zutela. 2013/05/19 dantzan.com-tik ekarria. Webgunea: http://www.dantzan.com/albisteak/hamar-urte-egunkaria-itxi-zutela.

