Ezkerralde makarrada gazte dantzarien proiektua abian!
Abenduaren 30ean Bizkaiko ezkerraldeko 12 bat dantzari elkartu ginen hainbat galderaren inguruan bueltaka aritzeko. Gure inguruko gazteontzat dantza erakargarria al da? Kalean zer espazio hartzen du dantzak? Guretzat erakargarria al da?
Dantzariak gara eta gure inguruan dantza herrikoiaren espazioa murrizten ari dela ikusten dugu. Alarde eta dantza jaialdietatik kanpo oso esparru estua gelditzen zaigu.
Zerbait berritzailea, herrikoia eta partehartzailea egiteko gogoa nabarmendu zen bileran. Dantzariak gara eta dantza da txikitatik landu dugun afizioa. Zerbait sortu dezakegu, bikain pasatu eta gizartera era apurtzailean hurbildu?
Bestalde orokorrean gure dantza taldeen zuzendaritzetatik gure ekimenarekiko mesfidantza dagoela aipatu zen. Dantza talde tradizionalak ahulduko diren beldurra. Eztabaida ireki eta jarrera zehaztu genuen: Ez dugu dantza talde alternatibo berri bat sortu nahi. Guztiok dantza talde ezberdinetako dantzariak gara eta bertan ikasi dugu dakiguna. Gure esparrua bestelakoa da. Ez ditugu gure dantza taldeak utziko. Alderantziz, pentsatzen dugu kalean egin daiteken edozein dantza ekimen edo proiektu berritzailek onura egingo diela dantza taldeei. Dantzak gizartean duen esparrua zabalduko baitu.
Zer egin nahi dugu beraz?
Kalean txosna eta jai giroan txaranga batekin musika moderno eta tradizionalak uztartuz, euskal dantzetan oinarritutako dantzaldi makarra.
Helburua:
1-Probokazioa: Sorpresaz gure inguruko herrietako jaietan agertu eta gure ikusgarria kalean, taberna edo txosnaguneetan egitea. Era partehartzaile eta alai batez. Inprobizazioari ere tokia emanez.
2-Eta noski garrantzitsuena guk dantzan bikain pasatzea. Edo guk festa dantzan egitea.
Oinarriak idatziak dira, eta gurpila hasia da bueltaka, orain ideiak lantzeko garaia da. Aurrera ezkerralde makarrada!
Hurrengo hitzorduak: (ekarri ensaio harropa!)
Barakaldoko Ibarrakaldu dantza taldean
- Urtarrilaren 24an, larunbatez, 20:00etan
- Urtarrilaren 31an, Larunbatez, 20:00etan


Erantzunak
Zpeiz Mukaki?
Mukaki izan da txinparta.
Aurrera
Paso !
sormena da gakoa
Ezkerralde makarrada