Dantzariak Narros jauregian

dantzan.com 2009/04/07

Gipuzkoako Foru Aldundia argazki zaharrak sareratzen ari da Flickr-eko eta Argazkiak.org-eko bere kontuetan. Tartean, Zarauzko Narros jauregi aurrean egiten ari diren soka-dantzarena. Dantzarekin nolabaiteko zerikusia duten beste batzuk ere ageri dira galeria horretan: Garaiko Santiago eguneko prozesioa, Oñatiko Corpus-eko apostoluak eta pandero jotzaile eta trikitixa hirukotea.

Indalecio Ojagurenen bildumako argazkiak, Sigfrido Koch-en bildumakoak, Zarauzko argazki zaharrak... ehun argazki zahar inguru igo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak Argazkiak.org-en eta Flickr-en dituen bere kontuean. Tartean dantzarekin zerikusia duten batzuk. esaterako, Zarauzko Narros jauregi aurrean  soka-dantza egiten ari diren dantzari hauena.

Dantzariak Zarauzko Narros jauregian

Argazkiaren azalpena hauxe: "Dantzariak Narros Jauregiaren aurrean. Urtea eta dantzen zergatia ezezagunak zaizkigu".

Zuzenean akaso ez, baina dantzarekin zeharkako zerikusia duten beste zenbait argazki ere topatu ditugu bilduma honetan. Esaterako, 1934. urteko Oñatiko prozesioko apostoluen hauxe.

Corpusko prozesioko apostoluak - argazki zaharra

 

Bizkaiko berri ere badugu argazki hauetan. Indalecio Ojagurenen bilduman hauxe topatu dugu: "Durangaldeko Garain Santiago prozesioa 1927. urtean".

Santiagoko prozesioa Garain. Argazki zaharra

 

Eta musikaririk gabe dantzarik ez dagoenez, data eta kokapen ezagunik gabeko trikitilari eta pandero-jole hauen argazkia ere interesgarria iruditu zaigu.

Panderojotzailea eta trikitilari hirukotea.

 

 

Erantzunak

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erabiliko duzun formatuaz ziur ez bazaude, hauta ezazu Testu Arrunta eta idatz ezazu dokumentua normalean egiten duzun bezala.


(Beharrezkoa)
Erantzun galderari:

Zenbat dira 2 gehi 5? (zenbakia jarri)

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak