Lehen Mutxiko Eguna Errenterian ekainaren 14an
Beti Prest Dantza Taldea Elkartea Errenterian orain dela gutxi jaio den elkartea da. Beti Presteko kideak orain dela hiru urte pasatxo hasi ginen, Herriko Plazan, hileko bigarren igandetan muxikoak dantzatzen. Aurten, ekainaren bigarren iganderako gure "I Mutxiko Eguna" prestatzen ari gara.
I. Mutxiko Eguna Errenterian
Ekainak 14, Igandea
- 10:30ean txistu, dultzaineroak eta trikitixa, diana modura ibiliko dira herriko kaleetan zehar.
- 12:00etan Herriko Plazan mutxikoak dantzatuko ditugu. Larrain-dantzarekin bukatu ondoren, pintxo eta trago bat hartzeko aukera izango dugu.
Besterik gabe, parte hartzera gonbitea luzatzen zaizue.


Erantzunak