dantzan.com itxi beharrean gaude
Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.
Inauterien eta axeri-dantzen inguruko ikastaroak Dantzan Ikasin
Urtarrilean bi ikastaro eskaini dira Dantzan Ikasi egitarauan. Thierry Truffaut-ek Lapurdiko eta Europako inauterien inguruan jardungo du, eta bestetik, Andoaingo axeri-dantza elkarteak axeri-dantzaren inguruko ikastaroa eskainiko du.
Dantza tradizionalaren dokumentazio mapa
Dantzaren dokumentazio zentroaren eskaera sistematikoa izan da sektorearen aldetik azken urteotan. Eskaera horie aurre egin beharrean, luzamendutan ibili da administrazioa, eta saihetseko ihes horietako bat txostenak enkargatzea izaten da. Horrela enkargatu zitzaion Eusko Ikaskuntzari dantza tradizionalaren dokumentazio mapa bat egitea. Ikerketa bukatu ondoren, Jaurlaritzan, kajoi batean gordeta geratu zen eta han egin du urtebete. Txosten hori argitaratzea erabaki dugu, interesgarria delako, eta hasierako aldarrikapena nabarmen uzten duelako: euskal dantzaren dokumentazio zentro bat behar da.
Euskaldunak eta Dantza 7. gala emango du Telebilbaok urte berri egunean
2011an Euskadin izan den dantza ekitaldi nabarmenetakotzat hartu denak hamabost minutuko txalo zaparrada jaso zuen ikusleak zutik jarrita. Arrakastaren gakoetako bat MIkel Laboaren 'Baga, biga, higa'" eta Itoizen 'Lau teilatu" abestietan oinarrituta Jon Ugarrizak egindako 'Kai' balletaren estreinaldi distiratsua izan zen. Emanaldiaren bukaeran, Eduardo Velascok mahai ingurua gidatuko du Jon Ugarriza koreografoarekin, Andoni Aresti zuzendari artistikoarekin eta Adolfo Yebra ABBEko lehendakariarekin.
Uztarrozeko ttun-ttunaren testigantzak
1980ko hamarkadan, Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko kideak Erronkarira joaten hasi ziren bertako folklorea biltzera. Erronkariko ttun-ttunaren inguruko zenbait testigantza jaso zituzten eta horiek argitaratu berri dituzten beraien webgunean. Hona hemen 1986an egindako hiru elkarrizketa Uztarrozen, Eduarda Lorea, Dionisia Marco eta Fidela Bernat.
Baluarten dantzatuko du Iruñeko Oberenak -- Inuzentada izan da!!!
Strauss Festival Orchestrak emango du urte berriko kontzertua Iruñeko Baluarte auditorioan, eta emanaldian, Oberena dantza taldeak bi adntza eskainiko ditu orkestrarekin batera. Urtarrilaren 6an izango da emanaldia. !!! Albiste hau inuzentada izan da, Oberenak egindakoak eta guk osorik irentsi duguna!!

