Oier Araolaza
Orain arteko ekarpenak
Oier Araolaza on Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"
2013/05/20
Nik esango nuke "Basque Dance" marka, egon badagoela zabalduta, eta aspalditik gainera. Orain arte, behintzat, "Basque Dance" euskal dantza tradizionala nazioartean izendatzen duen terminoa izan da. Wikipediako sarrerak argi eta zehatz adierazten du: "Basque dance is the folk dance by Basque people of Basque Country". http://en.wikipedia.org/wiki/Basque_dance
Etxeparek dantza biretarako ematen dituen diru-laguntzetan espresuki baztertzen dituzte izaera amateurrekoak, 15 lagunetik gorakoak, kalean egiten direnak, e.a. Jakina da ezaugarri horiek dituztenak dantza tradizionaleko taldeak direla.
Beraz, badaukagu dantza modalitate bat, ia mende batez "Basque Dance" marka eraikitzen eta zabaltzen jardun duena, euskal kultura nazioartean sistematikoki, eta gehienetan babes publikorik gabe zabaldu duena. Eta orain, administrazio publikotik marka hori beste dantza molde batentzat erabiltzeko asmoa iragartzen da, deialdietan dantza tradizionala baztertzen den aldi berean.

Oier Araolaza on Lin Hwai-min-en Dantzaren Eguneko mezua
2013/04/11
Bai, nik normalean ez diet grazia handirik ikusten mezu hauei, baina hau polita iruditu zait.
Oier Araolaza on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/26
Gorago aipatu nituen Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaiak idatzitako "Danzas De Ochagavia. 300 Años De Historia" liburua eta modorroko birei buruz hor ematen diren datuak. Buruz ari nintzen, baina ikusita sokak luzatzen jarraitzen duela, liburua hartu eta hona hemen bertan esaten direnen aipamen zehatza.
Liburuan aipatzen denez bada Euskadiko Filmategian 1923ko filme bat "Eusko Ikusgayak" izenekoa eta bertan Otsagabiko dantzak ageri dira. Modorro ageri da tarte batean, eta liburuan hauxe diote horri buruz:
105. orr.
"Se trata de la coreografía del mismo paloteado que actualmente conocemos por "Modorro". Hay una variante en el baile con respecto al actual: en la película de 1.923, los golpes al suelo sólo se h acen girando en un sentido. En la actualidad, los danzantes realizan otro giro, en sentido contrario(3)."
Azpian, oin ohar gisa hauxe dio:
"3.- Este cambio en la coreografía del "Modorro" se produjo en 1.974, cuando Francisco Arrarás, folclorista pamplonés, introdujo en las danzas y vestimenta de los danzantes un buen número de variantes".
219-220. orriak:
"El señor Francisco Arrarás Soto, folclorista pamplonés (1.912-1.978), propuso en el año 1.974, algunos cambios en la parafernalia que envuelve las danzas de Ochagavía.
Entre estos cambios, destacamos tres: las vestimenta de los danzantes; la coreografia de la danza "Modorro", y la composición global de las danzas. (33)"
Azpian, oin ohar gisa hauxe dio:
"33.- Danzas en Indumentaria de Navarra. Fco. Arrarás Soto. Colección Breve Ilustrada nº6. Pamplona 1.983. La vestimenta de los danzantes, tal como refleja la fotografía, varió en el colorido: los calzones y las alpargatas blancos, dejaron su lugar a los elegantes pero inadecuados pantalones y zapatillas negros. La danza "Modorro" se alargó en su coreografía, añadiéndose un giro más que ha permanecido hasta nuestros días".
Azkenik, izenaren inguruko kontu bat aipatu nahiko nuke. Modorro esaten diogu denok orain, baina Aldaiak eta Villafrancak jasotako dokumentazioak erakusten du, XX. mende hasieran, euskaraz, "Burunba-dantza", "Burrumbu", edo "Burrumbu danza" esten zitzaiola baita ere. Badakizue inork erabiltzen ote duen izendapen hori gaur egun?

Oier Araolaza on Brokel-dantza bat Arrasaten 1845 urtean
2013/03/22
Bai. Susmoa daukat brokel-dantza guda tankeran deskribatzeko joera hau ez ote zen Bergarako Besarkadaren festarekin abiatu. Iztuetak bere liburuan ez dio horrelako airerik ematen brokel-dantzaren deskribapenari behintzat. Gero luze jo zuen ohitura honek, XX. mende hasiera arte bai behintzat.
Argazkiari buruz, Baionako Euskal Museoan jasotakoa da, baina bertan argazkiarekin batera jasota duten informazioa nahasgarria da. 1900. urte ingurukoa dela, argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoela, eta dantzariak zuberotarrak direla, maskaradariak. Bistan da ez direla dantzari zuberotarrak, eta argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoenik ere ezin defendatu sutsuki.
Nire ustez Gipuzkoa edo Bizkaia aldeko dantzari-txiki talde bat izan daiteke. Beasaingo Loinazkoak? Izan liteke. Txaketillak, e.a. Baina jakin, ez dakit...
Argazkiari buruz, Baionako Euskal Museoan jasotakoa da, baina bertan argazkiarekin batera jasota duten informazioa nahasgarria da. 1900. urte ingurukoa dela, argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoela, eta dantzariak zuberotarrak direla, maskaradariak. Bistan da ez direla dantzari zuberotarrak, eta argazkia Nafarroa Beherean aterata dagoenik ere ezin defendatu sutsuki.
Nire ustez Gipuzkoa edo Bizkaia aldeko dantzari-txiki talde bat izan daiteke. Beasaingo Loinazkoak? Izan liteke. Txaketillak, e.a. Baina jakin, ez dakit...
Oier Araolaza on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/18
Rosa Villafranca eta Angel M. Aldaiak idatzitako "Danzas De Ochagavia. 300 Años De Historia" liburuan irakurrita dut Otsagabiko dantzetan XX. mendean zehar gertatzen joan diren hainbat aldaketen bilakaera zehatza. Bertan kontatzen dira baita ere Francisco Arraras-en bisita eta harek egindako aldaketak, eta baita hurrengo urteetan atzera bota zituztenak, eta txertatuta geratu zirenak. Horien artean Modorrorena aipatzen dute, buelta bakarretik bi bueltara pasatzearena. Horren aurretik, idazleek aipatzen dute badela Euskadiko Filmategian Otsagabiko dantzen grabazio zahar bat, 1930eko hamarkadakoa, eta bertan, modorro buelta bakarrarekin agertzen dela.
1970eko hamarkadako grabazio honetan Claudio Villanueva da, Muskildako maiordomoa, ermitako zaintzailea eta dantza-maisua ageri da, eta modorro dantzatzen dute, buelta bakarrarekin.
http://www.dantzan.com/[…]/otsagabia-1970-modorro-ikasten
Doinua doblatzeari buruz aipatzen duzuna Mikel, egia da, maiz gertatzen dela hori gure dantzetan, nahiz eta araua ez den, baina hain zuzen ere, modorron musikari dagokionez, lurrean makilak kolpatuz buelta bakarra eman arren, doinua doblatu egiten da, ondoko urrats eta kolpeetan berriz jotzen baita. Bi buelta eginez gero errepikapen bat gehitzen zaio doinuari, 2tik 3ra pasaz.

2013/03/15
Oso polita artikulua Aritz! Mila esker! Ikusten da XIX. mendean hainbat dantza eta moda berriz izan zirela eta horiek arrasto sakona utzi zutela folklorean.
Oier Araolaza on Atharratze: Maskaradak 1976
2013/03/12
Orain 37 urteko maskaradak ikustea ederra da beti, mila esker Andra Marikoei berriz ere. Atentzioa eman didaten kontu batzuk orain. Zalantza sortu zait ea zatiak desordenatuta ageri ote diren bideoan. Adibidez, Arraroa egin zaik bralearen zati batzuk bideoaren hasieran agertzen direla eta beste batzuk bukaeran. Juan Antonio Urbeltz-ek, "Dantzak" liburuan, besteak beste Altzaiko gazteen maskaradetan dantza eta ofizioek zuten ordena jasotzen du. Liburua 1978koa da, eta urte horretan bertan eskaini zituen Argiak Zuberoako maskaradak, beraz, bideoan agertzen dire Altzaikoen maskaradei buruz ariko da Urbeltz. Hauxe da bertan (224. orr) jasotzen duen dantza eta ofizioen ordena: Barrikada haustia, moneiñak, aintzina pika, branle, manitxalak, kestuak, gabote, txorrotxak, godaleta-dantza, bohaumiak, kauterak, moneiñak, aintzina pika, arribada.
Bestalde, konturatu naiz marexalen parte hartzea dantzetan, gaur egun ikusten dena baino handiago dela. Gabota eta godaletean aitzindariekin batera aritzen dira bi marexala.
Azkenik, iruditu zait dantzarietako bat, (Gathuzaina?) Dominika Rekalt "Titika" izan daitekeela.

Oier Araolaza on Dantza jauziak
2013/03/11
Anuntxi Aranak salatzen duen izen bilakaera horren inguruan (dantza-jauziak > mutxikoak) esango nuke, biak ere nahiko zaharrak, zabalduak eta erabiliak direla, baina akaso badirudi orain 'mutxikoak' forma nagusitzen ari dela, zaharragoa dirudien 'dantza-jauziak' itzaleratzen ari den moduan.
Dena den, Baztango mutil-dantzen eta emakumeen parte hartzearekin lotuz, bada kontu bat maiz aipatzen dudana, eta mutxikoak izenaren erabileraren mesedetzat dudana. Baztanen maiz esaten da mutil-dantzak mutilek dantzatu behar dituztela izenak berak argi dioelako noren dantzak diren. Nik horren aurrean esan ohi dut Iparraldeko mutxikoak ere izendapen bera direla, alegia, "mutikoak", mutikoen dantzak, eta aldiz Iparraldean emakumeek ez dutela inolako arazorik "mutikoen" dantzak egiteko. Eta gainera, izena eta izanaren arteko tartearena, oso ohiko kontua dela hori dantzetan. Adibidez Lesaka eta Debako "ezpata-dantzetan" ez dutela erabiltzen ezpatarik, makilak baizik, edo larrain-dantza ez dela gaur egun ia-inoiz egiten larrainean eta halere larrain-dantza izaten jarraitzen duela.

Oier Araolaza on Kapeluak dantzan Bagolinoko ihauterietan
2013/02/25
Bai inauteri eta artikulu ederrak Xabier! Elurrak zail jarri zizuen txangoa alajaina. Oso interesgarriak erritual, jantzi eta musikan antzeman dituzun antzekotasunak euskal inauteriekin.
Oier Araolaza on Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
2013/02/21
Azpi-taldeak nolabait izendatu beharra izanez gero ballet konpainiek darabilten izendatze sistema aprobetxa liteke, nahi bada. Adibidez, Nederlands Dans Theater ospetsuak hiru talde ditu: NDT1, NDT2 (gazteak 17-22) eta NDT3 (+40). Dena den, nire esperientzian +40ekoak eta 16-17koak elkarrekin aritzea, eta denak "dantzariak" izatea, abizenik gabe, irakazpen bikain eta abersagarria.