Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea Kaldereroak eta Tokia Theatre

Kaldereroak eta Tokia Theatre

2007/02/28 10:44
Orain pare bat aste pasa ziren inauteriak eta kaldereroak ere urtero bezala Eibarko kaleetan zehar ibili ziren beraien abestiak eta dantzak eskainiz. Kezka dantza taldeko dantzarien eta dantza eskolako ikasleez aparte beste dantza ikastaroetako ikasleak, Untzagako jubilauen egoitzakoak,2007-02-16_kaldereroak_FL_0407 Musika Eskolako ikasleak, Ustekabe fanfarreak eta Txolarte eta Lagun artea elkarteetako kideak parte hartu genuen. Gurekin batera aritu ziren koordinazio lanetan Etakitto, Pantxika astoa bere gurdiarekin batera, eta Jainagaren trikiti eskola.

Aurten Mauleko kaldereroak edo kauterak ere etorri zaizkigu Tokia Theatre antzerki taldearen eskutik eta iragarri bezala pasa den otsailaren 16an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera kaldereroen jaia ospatu genuen.

Tokia Theatre antzerki taldea Kauterak ikuskizunarekin etorri zen Eibarrera. Zuzeneko musika, su-jokoak, 2007-02-16_kaldereroak_FL_0454mozorro ikusgarriak, hanka-luzeak eta aktore talde profesional batek osatzen dute Kauterak ikuskizuna. Kalejiran zehar batu zitzaizkigun hartzarekin batera Eibarrera heldutako kauterak eta gure kaldereroen abesti eta dantzekin bat eginik heldu ziren Untzaga plazaraino.

Untzaga plazan beraien ikuskizuna eskaini ziguten han bildutako jende guztiari eta Urbat waterpolo taldeko jokalariek urteroko pregoia bota ostean azken kantu eta dantzekin bukatu genuen emanaldia.
Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

Argazkiak: Felipe Loyola
aritz
2007/02/28 13:02
Argazki honetan zuberoako Kauteren dantza egiten ari zarete?
oier
2007/02/28 15:30
Bai, halaxe da!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com