Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea Kaldereroak eta Kauterak Eibarren

Dokumentuaren akzioak

Kaldereroak eta Kauterak Eibarren

2007/02/12 10:41

Aratusteetako ostiralean iritsi ohi dira Kaldereroak Eibarrera, eta aurten ere halaxe egingo dute, otsailaren 16an, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Kezka dantza taldearen ekimenez Hungariako kaldereroen jaiak, kantuz eta dantzaz berrituko du tradizioa.

2006-02-24_Kaldereroak-Eibarren-083

Aurten, gainera, bidaide bereziak izango dituzte kaldereroek. Mauleko Tokia Theatre antzerki taldearen eskutik Kauterak ikusgarria izango dugu Eibarren, kaldereroekin batera ostiral arratsaldean. Zuberoako inauterietan agertzen diren pertsonaiak dira Kauterak, eta hain zuzen ere, Kaldereroak esan nahi du Kauterak hitzak, beraz, kaldereroen jaia ospatzeko beste modu bat ekarriko digu Tokia Theatrek Eibarrera.

Kauterak, tradizioa berrikusiz

Mauleko Tokia Theatre taldearen Kauterak ikusgarria izango da aurtengo Eibarko Kaldereroetako nobedade nagusia.  Zuberoako maskaradetan ohiko pertsonaiak dira kauterak, kaldereroak. Tradizio horretatik abiatuta kale ikusgarri berria prestatu du Tokia Theatrek.

2006-07-30_Kauterak_3569

Thierry Truffaut ikertzaileak inauterien inguruko ikuspegi aberatsa eskaini die eta hortik abiatutako pertsonaia, tramankulu, izaki beldurgarri, eta inauterietako osagai bitxiekin osatu da Kauterak. Zuzeneko musika, su-jokoak, mozorro ikusgarriak, hanka-luzeak eta aktore talde profesional batek borobiltzen du Kauterak ikusgarria.

Eibarren eskainiko duten emanaldian Kaldereroen kalejiran, ibilbidean joango dira konpartsan sartzen Kauterak ikusgarriko pertsonaiak eta eszenak. Untzagara iritsitakoan emanaldi ikusgarria eskainiko dute bertan. Aipatu beharrekoa da Kauterak ikusgarri hau Eibarren aurkeztu ahal izateko Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eskainitako laguntza berezia. Kezka dantza taldea, Eibarko Udala eta EKEren elkarlanari esker izango da Eibarren Tokia Theatreren ikusgarria.

Ibilbidea eta ordutegia

2006-07-30_Kauterak_3585

Hauxe izango da aurten egingo den ibilbide eta ordutegia:

  • 19.30etan Kaldereroen elkartzea Urkizuk parkean.
  • 20.00etan Urkizutik abiatuko dira kaldereroak Untzagaruntz.
  • 20.15etan Kauterak bilduko zaizkie Kaldereroei Eibarko kaleetan
  • Ibilbidea: Urkizu, Bittor Sarasketa, Estaziño, Errebal, T. Etxebarria eta Untzaga.
  • 20.40etan Untzagan Kauterak ikusgarria
  • 21.00etan Untzagan, aratusteetako pregoia
  • 21.10etan Kaldereoen kanta eta dantzak.
  • 21.15etan Hartzaren dantza, heriotza eta berpiztea.

Kaldereroen konpartsa ohiko pertsonaiek eta taldeek osatuko dute:

Urtero bezala herriko hainbat taldek parte hartuko dute Kaldereroen etorreran:

2006-02-24_Kaldereroak-133
  • Kezka dantza taldea
  • Kezka dantza eskola
  • Etakitto euskara elkartea
  • Ustekabe fanfarea
  • J.B. Gisasola Musika Eskolako ikasleak
  • Jainagaren trikitixa eskola
  • Txolarte
  • Lagunartea
  • Untzagako adinekoen egoitza

Antolaketa lanak:

  •  Kezka dantza taldea
  • Etakitto euskara elkartea
  •  Eibarko Udala – Kultura Saila
Laguntzaile berezia:
  • Euskal Kulturaren Erakundea (EKE)
1991an berreskuratu zen Kaldereroen etorreraren ohitura Eibarren eta ordutik hutsik egin gabe izan ditugu hungariako ijitoak aratusteetan. Baina aurretik ere, 1930eko hamarkadan, atera ohi ziren kaldereroak Eibarren.

Ikusi ondoko loturetan Eibarko Kaldereroen inguruko hainbat kontu interesgarri:

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com