Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea Axeri-boda Eibarren aurkeztuko da larunbatean

Axeri-boda Eibarren aurkeztuko da larunbatean

2008/12/10 15:30
Argia dantzari taldearen Axeri-boda ikuskizuna Eibarren ikusteko aukera izango da larunbatean, abenduaren 13an. Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako ikuskizuna otsailean estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian eta harrezkero hainbat emanaldi eskaini dira Donostian, Donibane Garazi, Andoainen, Mungian edo Iruñean.

Bailarako dantzariak
2008-08-16_Donibane-Garazi-Axeri-boda_IZ_1400_a

Donostiako Argia taldeko dantzariekin batera Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka dantza taldeeko dantzariek parte hartzen dut ikuskizunean. Elgoibarko Haritz dantzari taldeak 20 urtetik gora daramatza Argiarekin elkarlanean eta bere ikuskizunetan parte hartzen, eta Kezka dantza taldeak 10 urte inguru. Bailarako dozena bat dantzarik parte hartzen dute Axeri-boda ikuskizunean: Aiert Ibarbia, Irati Kortabitarte, Josu Garate, Ainhoa Lendinez, Irune Orueta, Ander Fernandez, Oihane Llorente, Jokin Salegi, Unai Lizarralde, Olaia Gabirondo, Luken Aranburu eta Enrike Izagirrek.

Euri eta eguzki

Euria eta eguzkiak bat egiten dutenean azeriek ezteiak ospatzen omen dituzte. Mito zahar hori dago Juan Antonio Urbeltzek sortutako ikuskizunaren abiapuntuan. Sineskera horren aztarnak Euskal Herrian eta baita Japonian ere aurkitu ditu Donostiako ikertzaile eta sortzaileak, eta hari horri tiraka prestatu du Axeri-boda ikuskizuna. Euskal Herrian dantzatzen diren eta dantzatu izan diren azeri-dantzetan inspiratu da Argia taldeko zuzendaria ikuskizuna osatzen duten dantzak hautatu eta moldatzeko.

Ikuskizunaren gakoak

Axeri-boda ikuskizunaren gakoak ulertzeko eta Argia taldearen ibilbidea ezagutzeko aukera izango da bihar osteguna, abenduak 11. Argia dantzari taldeko dantza-maisuetako bat, Iñaki Arregik, Axeri-bodaren inguruko hitzaldia eskainiko du. Bertan, Argia dantzari taldearen ibilbidearen laburpen bat egiteaz gain, Axeri-boda ikuskizuna ulertzeko gako batzuk eskainiko ditu. Besteak beste, Akira Kurosawaren "Dreams" filma izango du aipagai Arregik, filme horretan Azerien ezteiaren mitoa ageri baita, eta pelikula zati bat ere ikusteko aukera izango da.
  • Hitzaldia: Iñaki Arregi: "Axeri-boda ikuskizunaren inguruan". Portalea Kultur Etxean, 3. solairuko ikastaro gela. Abenduak 11, osteguna, 19:30ean.
Axeri-boda ikusteko sarrerak salgai

Larunbatean, abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan eskainiko da Axeri-boda Eibarko Coliseo antzokian. Sarrera salmenta erritmo onean doa baina oraindik badira sarrerak eta ohiko puntuetan eros daitezke: Coliseoko txarteldegian bertan, Kutxaren makinetan edo Internet bidez: www.generaltickets.com

Axeri-boda
Juan Antonio Urbeltz
Argia, Duguna, Haritz eta Kezka dantza taldeak
Eibar, Coliseo Antzokia
2008ko abenduaren 13an, larunbata, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com