Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea Arrateko Amaren dantzak: 2011ko argazki-kronika

Arrateko Amaren dantzak: 2011ko argazki-kronika

2011/12/07 18:40
2011-09-08_Arrate_IZ_2823
Ba horrelaxe, taldeko argazki ofizialarekin hasiko dugu 2011ko Arrateko egunaren kronika hau. Ezkerretik hasita, 1. lerroan: Anartz Fernandez, Joseba Aranzabal, Aiert Ibarbia, Aritz Iglesias, Josu Garate, Claude Iruretagoiena, Jon Iruretagoiena, Irati Kortabitarte, Oier Araolaza. 2. lerroan: Endika Arrillaga, Eire Vila, Mikel Goitia, Luken Aranburu, Jexux Larrea, Roberto Altzerreka, Lourdes Odriozola, Eneritz Ganboa, Ainhoa Larrañaga eta Irati Gabirondo. 3. lerroan: Egoitz Blanco, Cristina Conde, Hiart Zugasti, Malen Ulazia, Jon Barruetabeña, Irati Carballo, Izaskun Alberdi, Jone Azkarate, Jone Lahidalga, Maialen Bergara, Amaia Rodriguez eta Olaia Gabirondo. 4. lerroan: Oihane Llorente, Unai Txurruka, Ekhi Zugasti, Esther Kareaga, Oier Ibarbbia, Harkaitz Urreta, Jael Lizundia, Jon Lizarralde, Abel Iriondo eta Enrike Izagirre. Berrogei eta bat dantzari Arrateko amaren ezpata-dantza eta trokeo-dantzak egiteko prest, eta zerua urdin, zer gehiago eska daiteke?

Eta segidan, Arrateko elizaren aurrean, aurtengo gonbidatu berezien argazkia: Jon Iruretagoiena, Claude Iruretagoiena eta Aritz Iglesias.

2011-09-08_Arrate-FL-7125

Urteroko galdera, zeintzuk sartzen dira elizara, barrukoak ala kanpokoak? Alegia, ezpata-dantza osatzen duten lau lerroetatik bi bakarrik sartzen direla elizara, eta txandaka izaten dela, baina aurreko urtean zeintzuk sartu ziren gogoratzeko orduan ez da adostasunik izaten... Urtetik urtera lerroz aldatzen direnak eta inork baino zarata gehiago ateratzen dutenak kontuan hartu gabe. Hori ere aktan apuntatzen hasi beharko gara, ze bestela halako batean ezpata-jokoa arriskutsua bihurtu daiteke.

2011-09-08_Arrate_IZ_2849

Prozesioan Claude Iruretagoiena talde buru joan zen, buruzagi makilarekin taldearen joan-etorriak gidatzen. Atzean, Ama Birjinaren alboan azkendariak: Jon Iruretagoiena eta Aritz Iglesias, eta beraiekin Irati Kortabitarte eta Aiert Ibarbia.
2011-09-08_Arrate_IZ_2898
Prozesioan, kurutzera bidean, ezpata luzeekin aritzen den dantzarien tropa.
2011-09-08_Arrate_IZ_2924
Prozesio bukaeran, Ama Birjina elizara erretiratzera doan unean, ezpata-dantza egiten zaio berriz. Hor jendetza pilatzen da eta hor izaten dira estuasunak batzuk ikusteko eta besteak dantza egin ahal izateko, toki egokia hartu nahian.

2011-09-08_Arrate-FL-7287

Arrateko zelaiko bai floridadia...
2011-09-08_Arrate-FL-7308

Handixek gora dago zerura bidia...
2011-09-08_Arrate-FL-7371

Ezpata-dantzaren ondoren trokeo-dantzak Arrateko zelaian. Claude Iruretagoienak ireki zuen plaza, makila-txikienako buruzagi zortzikoa dantzatuz.
2011-09-08_Arrate_IZ_3142 2011-09-08_Arrate_IZ_3149
Jon Iruretagoiena, makila-handien trokeo-dantzan buruzagi zortzikoa dantzatzen.
2011-09-08_Arrate_IZ_3170

Aritz Iglesias, brokel-makilenari begira, bere buruzagi zortzikoa dantzatuta.
2011-09-08_Arrate_IZ_3290
Hortik aurrerakoak "sare sozialetan"... Mila esker Arrateko dantzarien kofradiako kide guztiei, eta datorren urterarte (larunbatez!!). Hemen Iñaki Zugastik eta Felipe Loiolaren argazki sorta

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com