Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka Dantza Taldea

Orain arteko ekarpenak

Dantza Coliseoan: Ertza: NAN

2014/10/13

2014ko urriak 17, ostirala, 20:30etan 6€ Coliseo Antzokia Impactante... (Diario Vasco), ...magnífica obra de arte (Gara) , ...una referencia en la historia de la danza vasca  (Artezblai). Ez dute hitzik aurreztu nahi izan dantza adituek Ertza ren lana kritikatzeko. Aberriaren balioa za...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak: hamargarrena

2014/09/04

Konturatu orduko hemen da hamargarrena. 2005ean abiatu genituen Arrateko Amaren dantzak, eta itxaropena genuen hamar urteren buruan errotuta izango zirela bere festan. Gaur egun Arrateko eguneko argazki ohikoetakoa da ezpata-dantzariena, komunikabideetan behintzat. Hamar urteotan irailaren 8ko goiz...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Confolens-eko Jaialdira goaz Argia dantzari taldearekin

2014/08/08

Frantziako Confolens herrian Europako nazioarteko jaialdi entzuentsuenetako bat ospatzen da. Euskal Herriko dantza eta musikei gaualdi bat, inaugurazio ekitaldia , eskainiko dio Confolens-eko jaialdiak aurten, eta Argia dantzari taldearen zuzendaritzapean 80 musikari, dantzari eta laguntzailek e...

Gehiago irakurri

Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Eibarko Sostoa abesbatzak San Joan festetan eskaini ohi duen kontzertuan parte hartu genuen pasa den ekainaren 21an. Coliseo antzokian egindako emanaldian, dantzak izan ziren Sostoaren emanaldiaren ardatz, hainbat era, jatorri eta estilotako dantzak kantatu zituzten, eta horietako batzuetan dantz...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Eibarko Dantzari Eguna 2014

2014/06/23

Euskal Jaiak grisetik agurtu bagintuen, Dantzari egunak zeru urdinak eta beroak gordeak zizkigun. Arratsaldean Untzaga Plaza behar bezala atontzeko lanetan gero dantzan baino izerdi gehiago bota zuenik bada! Arratsaldeko 19:30etan genuen zita Untzaga Plazan dantzariok publikoarekin. Itzalak erdi...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Benito Lertxundiri Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian

2014/06/10

Ostegunean, ekainaren 12an, Urrezko Domina emango dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Benito Lertxundi kantariari . Ezpata-dantza eskaintzen zaie urrezko dominarekin omentzen dituztenei, eta ostegunean, arratsaldeko 18:30ean dantzatuko den ezpata-dantza prestatzen dihardugu egunotan. Gipuzkoako zenba...

Gehiago irakurri

Agurra Finalista egunean

2014/06/10

Urte honetako Finalista eguna ekainaren 1ean ospatu zuten Deportiboko mendizaleek, txikienek batez ere. Kezkak ere parte hartu zuen domina banaketan eta han izan ziren Egoitz Blanco eta Miren Hazas agurra dantzatzen, Andoni Altzibar txistu eta danbolinean zutela. ...

Gehiago irakurri

Koko-marruak aseturik eta baserritarrak pozik

2014/05/29

2014 honetan, eguraldi onak lagunduta eman ditugu koko-dantzak beste urte batez. Baserritarrek eskuzabal hartu gintuzten eta iluntzean herriko kaleetan, jendez inguraturik girotu genituen bazterrak.

Gehiago irakurri

Txistularia ezpata-dantzaren gailurrean

2014/05/26

Danbolinteroak protagonista izan ditu Ezpalak jaialdiak, eta azken 30 urtetan Kezka dantza taldearekin hutsik egin gabe izan ditugun bi musikariei, Andoni Altzibar txistulariari eta Iñaki Barua atabalariari, eta haien bidez dantzara begira musikari lanetan aritu diren eta aritzen diren guztiei, gure eskerrona adierazi nahi izan genien dantza saioaren lehen konpasetan. Horra ba argazkia, Andoni Altzibar ezpaten gainean altxatuta, eta ondoan Iñaki Barua atabalaria. Mila esker biei, Kezkako garai guztietako txistulariei, eta dantzarako jotzen duzuen musikari guztiei!

Gehiago irakurri

Danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdiko protagonistak

2014/05/21

Hemen dugu Eibarko 49. Euskal Jaia, eta Euskal Jaiaren baitan, Duguna eta Kezka taldeen artean antolatzen dugun Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia. Larunbatean, maiatzaren 24an Iruñean eta Igandean, maiatzaren 25ean Eibarren, Itsasu, Zamora, Cambrils, Stroud (Ingalaterra) eta Berrizko dantzariak eta danbolinteroak izango ditugu Ezpalak jaialdian.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, eta ez zitzaigun asko inporta ere... Orain, inor aspertuta badago, kontatu ditzala.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance

Kezka dantza taldea

Eibarko Kezka Dantza Taldearen bloga da hau. 1958an sortu zen Eibarko Klub Deportiboan eta Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria. Eibarko eta inguruetako dantza tradizionalak dantzatzea eta sustatzea du helburu. 

Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com