Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Herrixa Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Herrixa Dantzan

Eskoriatza, Unibertsitateko kaperan.
2014/11/23 18:30

Txertubi: dantzaldia

Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia
2014/12/28 19:00

Herrixa Dantzan

Arrasate, Uarkape taberna
2014/10/17 19:30

Herrixa Dantzan

Barakaldo, San Bizente
2014/10/11 20:00

Txertubik dantzaldia emango du Errenteriako Atlantikaldia jaialdian

2014/09/16

Txertubi taldeak dantzaldia eskainiko dugu datorren igandean, hilak 21, Errenterian egingo den  Atlantikaldia  jaialdi berrian. Emanaldi hau berezia da guretzat. Errepertorioa berritzen ari gara, eta emanaldi honetarako hamabi pieza berri landu ditugu: batzuk ezagunak baina Txertubik ora...

Gehiago irakurri

Txertubi: dantzaldia

Errenteria, Gernika plaza.
2014/09/21 12:30

Herrixa Dantzan

Elorrio, txosna gunean.
2014/09/11 20:00

Herrixa Dantzan zuzenean

Bergara, San Martin plaza
2014/09/16 19:30

Herrixa Dantzan zuzenean

Algorta, Telletxe plaza (metro geltokia)
2014/08/02 19:00

Ikastaroak: Plazako Dantza Tradizionala

2014/06/30

  Ikusi hemen ikastaroetako egitarauak   Astelehenak / asteazkenak: ARRASATE Hasiera: urriak 6 1. maila: asteazkena 19.30 - 21.00 2. maila: astelehena 18.00 - 19.30 Dantza-txokoa: astelehena 19.30 - 21.00 / asteazkena 18.00 - 19.30 (aukeran) Antolatzailea: Portal...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

HERRIXA DANTZAN on Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.

Herrixa Dantzan on dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

Pozten nau. Nik ere pentsatu izan nuen .eus domeinuen lehen olatu honetan sar zitekeela dantzan.com, euskal kulturaren erreferentziazko web guneen artean. ZORIONAK eta ongi etorri dantza.eus

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta

2012/02/23

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde dantza taldeari oharra

2012/02/23

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.

HERRIXA DANTZAN

HERRITARRAK PLAZAN ELKARREKIN DANTZAN


Plazako dantza tradizionala ikasi, aberastu, elkarrekin gozatu eta zabaldu.

Dantza... jalgi hadi plazara!!


Ikastaroak 2014 - 2015

Gidatutako dantzaldiak


 

 

HARREMANETARAKO

Patxi Montero

Tel: +34 943 78 90 70

www.herrixadantzan.com

 

 


Babestu dantzan.com