Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Argia dantzari taldea: aitzina pika eta ostalertsa

Dokumentuaren akzioak

Argia dantzari taldea: aitzina pika eta ostalertsa

2010/05/11 08:06
Zuberoa eta Nafarroa Beherean jauziak dantzatzeko erabili izan den manera ikasi zuten orain 40 urte Argia dantzari taldeko kideek. Dantza tradizionalaren alorrean erreferente nagusietako bat da Donostiako dantzari taldea, eta talde horretako dantza-maisuak izango dira Ezpalak jaialdian jauziak dantzatzen.

1969ko udazken eta neguan, Uharte Garazin, Faustin Bentaberrirekin aritu ziren dantza-jauziak ikasten Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi. Handik hilabete batzuetara, 1970ean, Iruñeko Gayarre antzokian aurkeztu zituen Donostiako Argia dantzari taldeak Nafarroa Behereko inauterietako dantzak, dantza-jauziak tartean zirela. Ondoren, Etxahun Irurirekin Zuberoako dantza-jauzietan sakontzeko aukera izan zuten Argia dantzari taldeko arduradunek.

40 urteren buruan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ikasitako dantza-jauzi haietako batzuk berriz ere dantzatzen arituko dira Iruñean eta Eibarren. Urbeltz buru dutela, Argia dantzari taldeko dantza-maisuek aitzina pika (edo mariana) eta ostalertsa jauziak dantzatuko dituzte.


Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2014ko maiatzaren 24ean eta 25ean burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak 2014 header

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira