Dantzan.com

Orain arteko ekarpenak

Dantza Plazan

2013/05/17

San Roke dantza

2013/05/16

Dantza soltea, makila-dantzak eta ezpata-dantzak aztergai Jentilbaratz aldizkarian

2013/05/16

Dantza soltearen inguruan antolatu zituen jardunaldiak Eusko Ikaskuntzaren folkore sailak 2011an, gai horren inguruan antolatu zen Ezpalak jaialdiarekin bat eginez. Jardunaldi horietan aurkeztutako lanak jasotzen ditu Emilio Xabier Dueñas-ek zuzentzen duen aldizkari honek.

Euskal dantza soltearen inguruan Iñaki Irigoien-ek, Jose Ignazio Ansorenak, Aingeru Berguices-ek eta Josu Erramun Larrinagak idatzitako lanak biltzen dira bertan, eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Ainara Artetxe, Kepa Artetxe, Mikel Goitia eta Kepa Otaegik Arratia, Dima eta Zeberion jota dantzatzeko erari buruz eta horren transmisioari buruzko artikulua idatzitakoa ere jasotzen du aldizkariak. Asturiaz, Gaztela, Teruel, Extremadura eta Galiziako jota eta solteko dantzen inguruko lanak biltzen dira aldizkarian.

Bestalde, "Dantza tradizionalak tresnekin: makila eta ezpata dantzak penintsulan" artikulu eskaera deiari erantzunez jasotako lanak ere biltzen ditu Jentilbaratz aldizkariak. Segoviako makila-dantzak, Tenerifeko zinta-dantza, Huelvako ezpata-dantzak, Cortes-eko paloteadoa, Zamora eta Bragança-ko makila-dantzak eta Kataluinako bastoners taldeen inguruko kontuak biltzen dituzten ikerketa lanak jasotzen dira Jentilbaratz aldizkariaren 14. zenbaki honetan.

Aldizkaria paperean atera da orain artea, baina aurrerantzean sarean, online argitaratuko da eta dohain. Hona hemen aldizkariko artikuluen zerrenda osoa eta pdf guztiak eskuratzeko modua:

Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore 14

Sumario = Summary

PDFn deskargatu

Dueñas, Emilio Xabier: Presentación

PDFn deskargatu

Irigoien Etxebarria, Iñaki: Baile al suelto en Euskal Herria: formas populares y evoluciones coreográficas

PDFn deskargatu

Elola Molleda, Marta E.: El baile como identidad: tres ejemplos asturianos

PDFn deskargatu

Artetxe, Ainara ; Artetxe, Kepa ; Goitia, Mikel ; Otaegi, Kepa: Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara. Ohiko transmisioko azken testigantzak

PDFn deskargatu

Berguices Jausoro, Aingeru: Análisis fenomenológico de dos romerías de preguerra a la luz de fotografías de época en el ámbito de Durangaldea: Abadiño (ca. 1920) y San Cristóbal de Oiz (ca. 1930)

PDFn deskargatu
Porro Fernández, Carlos A.: El baile en Castilla y León. La rueda como formación habitual para el baile

PDFn deskargatu

Ibor Monesma, Carolina: Jotas y fandangos en el sudeste de Teruel

PDFn deskargatu

Ansorena Miner, Jose Ignazio: La creación del baile al suelto vasco

PDFn deskargatu

Barrios Manzano, María Pilar: Bailes y danzas de Extremadura

PDFn deskargatu

Couto Rodríguez, Gustavo: La Jota y sus variantes coreográficas y dialectales en Galicia

PDFn deskargatu

Larrinaga Zugadi, Josu Erramun: Baile a lo suelto: un estilo, diversidad de concepciones

PDFn deskargatu

Álvarez Collado, María Fuencisla: Los paloteos en la provincia de Segovia: análisis y estudio comparativo de su interpretación

PDFn deskargatu

Arriaga Sanz, Cristina: Danzas tradicionales en la Isla de Tenerife. El baile de las cintas y su variante de las antiguas danzas de las varas o de los arcos

PDFn deskargatu

García Bernal, Mercedes: Las danzas de espadas en el Andévalo onubense: una visión etnomusicológica

PDFn deskargatu

Madurga Continente, Rebeca: El paloteado de Cortes

PDFn deskargatu

Tiza, António: La danza de palos y sus contextos festivos: Zamora y Bragança

PDFn deskargatu

Vallverdú Rom, Àngel ; Vilarrúbias Cuadras, Daniel: Ball de bastons, visca la terra! Danzas de palos e independentismo en Cataluña

PDFn deskargatu

Analytic Summary
PDFn deskargatu

 

Iturria: Jentilbaratz. Cuadernos de Folklore 14 (Eusko Ikaskuntza)

Alurr: Uztartuz

2013/05/15

Betti Betelu, Lapurdiko dantza-maisua

2013/05/14

Arrangoitzen jaio zen Pierre Betelu Dagerre 1924ko maiatzaren 14an, gaur 89 urte. 22 urte zituela Miarritzera ezkondu zen, eta okin eta erropa saltzaile lanetan aritu izan zen. 1944an Oldarra taldearekin hasi zen dantza, eta 1953an Bi Harri taldea sortu zuen Miarritzen bertan. 1969an Donibane Lohizuneko Begiraleak taldearenzuzendaritza hartu zuen eta 1990. urtean hil zen arte jarraitu zuen talde horren gidari.

Begiraleak elkartearekin, eta Pierre Gil lagun zuela, galtzear ziren dantza-jauziak berreskuratzeari ekin zion Beteluk. Dantza-jauzi batzuren segidak berreskuratzean urratsik ez zuten aurkitu eta Beteluk berak osatu zituen. Dantza-jauziak irakasten lan handia egin zuen Betti Beteluk, eta Aurkenerenak dioenez, 6.000 ikasletik gora trebatu zituen. 1979an Lehen Mutxiko Eguna antolatu zuen IDBk Bidart-en eta antolaketa lanetan parte hartu zuen Beteluk. Harrez gero, urriko bigarren igandean Arrangoitzen egiten den Mutxiko Egunak eman dio segida orduko ekitaldi hari.

1974an Argia dantzari taldearekin ikasitako Lapurdiko inauteria Lapurdin berriz ere ereiten hasi ziren, loraldi ederra eskuratuz. Lapurdiko fandangoarekin egindako koreografiak ere sona handia izan du, Beteluren fandangoa bezala ezagutua dena.

Ezpata-dantzari izatea zer den

2013/05/14

Beasaingo Aurtzaka dantza taldean Andaluzian, Huelvan, Puebla de Guzman herrian izan da, Igartzako ezpata-dantzariekin. Peñako ermitan dantzatu dute, Zumarragako Antio baseliza eta erromeriaren parekoa izan daitezkeen moduko tokian. Eta bertako ezpata-dantzariak beren festa, dantza, tradizioa nola bizi duten bertatik bertara sentitzeko aukera izan dute. Hona hemen Aurtzakaren blogean sareratu duten kronika ederra.

dantzan.com 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.