dantzan.com-en aldeko babes-taldea
Orain arteko ekarpenak
dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Dantzan.com-ek 99 babesle
2013/05/15
Jarraitu beharra dago. Martxa honetan, lortuko dugu. 200 baietz!!
http://www.dantzan.com/[…]/nik-ere-dantzancom-babesten-dut
Dantzan.com-ek 99 babesle
2013/05/09
Egoera halakoxea da momentuan, guztion ezaguna da. Horregatik, dantzan.com-ek bizirik jarraitzea nahi dugulako, babes-taldekook uste dugu dantzan.com-engandik jasotzen dugun zerbitzuak merezi duela gure aldetik ekarpen ekonomiko bat, sinbolikoa bada ere.
Proposatu ditugun kuotak benetan txikiak dira, sinbolikoak, baina une honetan garrantzitsuak.
Hemen aurkituko dituzu babesle izateko azalpen gehiago eta formularioa: http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut
Ea guztion artean lortzen dugun!!
Aldez aurretik, eskerrik asko dantzan.com laguntzeagatik.
Dantzan.com-ek 83 babesle
2013/04/08
Zuk baloratu: dantzan.com-ek eskaintzen dizunak, merezi al du ordain txiki bat? Kuota txikiak proposatu ditugu, hilean euro batetik hasita. Baloratu eta... aukeratu zure laguntza:
http://www.dantzan.com/blogak/bizidantzan/nik-ere-dantzancom-babesten-dut
Bizi dantzan!! Dantzan bizi!!
dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/09
http://www.berria.info/[…]/oinak_astintzen_jarraitzeko_bultzada.htm
dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Zure sinadura dantzan.com-en alde
2013/03/08
Kanpaina honek bete zuen bere helburua eta ez dugu gehiago zabaldu.
Azken hilabeteetan, dantzan.com-en aldeko beste bi kanpaina bultzatu ditugu: "Ni ere dantzan.com bizi naiz", gehiago ezagutzera eman eta erabilera sustatzeko, eta batez ere, babesle kuoten bitartez dantzan.com diruz laguntzeko kanpaina.
Babestu dantzan.com!! Bizi dantzan!! Dantzan bizi!!
Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
- Baliagarria eta beharrezkoa zaigula erakusteko.
- Erakundeei erabiltzaile eta zaleon inplikazioa ikustarazteko.
- Babesleon lotura eta parte-hartze sentimendua indartzeko.
- Diru-sarrera zuzenak suposatzen duen bultzada baliatzeko.
Kuotak
Kuota hauek proposatzen ditugu, bakoitzak nahi eta ahal duen neurrian lagundu dezan:
- Norbanakoen gutxieneko kuota: 12,00 euro / urte
- Norbanakoen kuota arrunta: 50,00 euro / urte
- Elkarte / Erakunde / Taldeen gutxieneko kuota: 100,00 euro / urte
- Borondatezkoak: kopurua norberak aukeratu
Gurekin bat baldin bazatoz, egin zaitez babesle. Eta lagundu iezaguzu deialdi hau zabaltzen. Denon artean aurrera aterako dugu. Bete ondoko formularioa eta e-postaz jasoko duzu babesle izateko gainontzeko datuen eskaera.
dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/17
Bizi gaitezen dantzan.com!!
1.666 sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/15
Euskal Herri osotik ari dira jasotzen atxekimenduak, baita diasporatik ere. Hemen ikus daitezke orain arte bildutakoak:
Zure sinadura dantzan.com-en alde
Dantzan.com berriz abiatzeko, benetan esanguratsuak izan dira sinadura kanpainan jasotako atxekimenduak. Bai dantzan.com-eko arduradunei eta babes-taldeari adorea emateko, bai diru-laguntza eman duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) zerbitzu honen oihartzuna erakusteko.
Oraindik ere badago dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatzeko aukera. Atxekimendu berriak jasotzen diren bitartean, sinadura bilketak jarraituko du.
Aurrera begira, dantzan.com-en aldeko babes taldeak berehala zabalduko ditu hurrengo ekimenak: dantzan.com-en erabilera areagotzeko kanpaina eta babesle kuotak.
dantzan.com-en aldeko babes-taldea on Zure sinadura dantzan.com-en alde
2012/10/13
1577 norbanakoen eta 93 talde/elkarte/erakunderen atxekimenduak jaso ditu babes gutunak gaur arte.
Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16

