Aritz Ibañez Lusarreta
Orain arteko ekarpenak
Aritz Ibañez Lusarreta on Aizpea Goenaga: "Uste dut garrantzitsua litzatekeela Basque Dance marka kanpoan sustatzea"
2013/05/20
Aritz Ibañez Lusarreta on Aiko Taldea: Astoarena
2013/05/15
Aritz Ibañez Lusarreta on Beasaindarrak ziren dantzariak
2013/05/15
Aritz Ibañez Lusarreta on Lakarri: Gamere-Zihigako maskaradak 2013: barrikada
2013/04/30
Aritz Ibañez Lusarreta on Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura
2013/04/17
Aritz Ibañez Lusarreta on Joxan Lizarribar, euskal kulturaren sustatzaile eta dantzaria hil da
2013/04/10
Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/25
Nik jarraitzen dut pentsatzen, eta Sagardoyk esan dizkidanek ere horretara bideratzen naute, Pedro Esarte tronpatu egin zela datu hori ematerakoan.
Beste zertzelada bat ematearren, Pío eta Julio caro Barojaren "Navarra las 4 estaciones" documentalean Otsagabiko danzanteak agertzen dira Muskildan dantzatzen, Pedro Esarte bera bobo dutela. Modorroa itzuli bakarrarekin egiten dute hor ere: http://www.youtube.com/watch?v=ta4j_sywmiE (1971ko bideoa da hori, Arraras-ek 1974. urtean aldatu zien modorroa).
Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/18
- "Hasta que vino este señor que dijo: os dejais una parte en el modorro".
Arraras-ek 2 errepikapen jarri bazizkion modorroaren bueltari eta Otsagabikoek, bere esanetan, parte bat jaten bazuten, horrek esan nahiko luke buelta bakarra ematen zutela lehenago.
Mikelek jarri duen bideoan bertan agertzen da Esart, baita Txepi ere, azkenaldi honetako boboa, eta buelta bakarra ematen dute modorroan.
Errespetu handienarekin diot, eta inori min emateko intentziorik txikienarekin, baina ez da posible Pedro Esart tronpatu izana?
Aritz Ibañez Lusarreta on Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/15
Julen-ek dioenaren harira, aldiz, nik Otsagabian beti entzun izan diot Txepiri eta besteri, modorron buelta bakarra egiten zutela ezkerrera. Gauza bera Urbeltzi.
Rosa Villafrancak eta Angel Maria Aldayak Otsagabiko dantzei buruz idatzitako liburuan, 50. hamarkadako Moises Elizagaren partiturak agertzen dira eta musikak buelta bakarrerako tartea ematen du. Liburu horretan bertan Julián Mancho dantzari beteranoari egindako elkarrizketaren transkripzio bat agertzen da eta dio: "El baile modorro lo hacen ahora doble baile. Antes no lo hacíamos más que a un lado".
1974. urtean, jakina denez, Patxi Arraras-ek hainbat aldaketa proposatu zituen dantzetan eta 2 buelta sartu zituen lehen bakarra zen tokian, ezkerrera eta gero eskuinera, horretarako musika errepikatuz.
Nik jakinmina dut, jakinmin zintzoa, 2 bueltak alde berera egiteko molde hori nondik atera ote den, ez baitut beste inon aditu edo irakurri.
Otsagabiko Katxutxaren arrastoaren atzetik
2013/03/14
Bereziki maiteak ditut Otsagabiko dantzak. Orhipeko zoko horretan gordetako altxor bat iruditzen zaizkit, haien sinbolo izkutuengatik, jantzi berezi horiengatik eta haien urrats eta doinuen edertasun eta indarrarengatik, besteak beste.
Duela urte batzuk, interneteko nabigaldi aspertu horietako batean "Hiruduna" izeneko partiturak trukatzeko webgune batean Huesca-ko jota batekin topo egin nuen "La cachucha" izenekoa. Entzun nuen eta horra nire sorpresa!
Berehala jakinmina piztu eta hor barna katxutxa gehiago ba ote zen kuxkuxeatzeari ekin nion. Et bai! Badira!
Wikipedian edo Gazteleraren akademiaren hiztegian begiratuz gero ikusiko dugu "Cachucha" XIX. mendeko andaluziako dantza aire ternario bat dela, batzuetan kaskainetekin joa dantzatu izan dena. Hari horri tiraka zenbait kontu interesgarri agertu zaizkit.
Esaterako:
1836 urtean Fanny Essler dantzari alemandarrak, Parisen "Le Diable boiteaux" balletaren baitan eman zuen katxutxa lehenbizikoz (ustez) nazioartean. Garai hartako Andaluzian hedatua zen "Escuela bolera" delakoa, eta dantzatzen zituzten dantzen artean katxutxa agertzen zaigu. Horrelako zerbait dantzatuko zuen Fanny Essler-ek Parisen duela 180 urte inguru.
Garai hartako konpositorea dugu Johan Strauss. Badirudi katxutxak hartu zuela nolabaiteko ospea nazioartean, izan ere, Strauss-ek ere badu berea:
Baina urrutiegi joan gara. Itzul gaitezen berriz Andaluziako dantza doinu horretara. XIX. mendeko aire honetan oinarrituta, badugu Espainiako independentziaren gerrako kantu bat "La Cachucha" izenekoa, hau ere. Dirudienez, kantu hori 1812an berean sortu zuten Cadiz-en Fernando VII.aren zaleak, honako letrarekin:
Yo tengo una cachuchita
Que siempre está suspirando
Y sus aires y suspiros
Se dirigen a Fernando.
Ay vamonos,
Vamonos cachucha mía
Ay vamonos
Vamonos a la Carraca
Hona entzungai:
Dirudienez, kopla eta doinu hori zabalduz eta zabalduz joan zen, garai hartako beste hainbat bezala, eta Andaluziatik iberiar penintsulako beste zokoetara ere heldu zen. Esaterako, Segoviara!
Lastrako amabirjinaren erromeria, Arcones - Segovia
Eta segur aski, inora baino ederrago, baita Otsagabira ere!
