Zorionak, Kresala!
Zorionak, Kresala Euskal Dantza Taldea. Urtero Konstituzio plazan aste nagusiko arratsaldeetan dantza taldeak ikusteko aukera dugu, eta ostegunekoa ikuskizun paregabea izan zen, Euskal Herri osoko dantzak, Gipuzkoako, Nafarroako, Iparraldeko... doinu eta dantzak, jantzi dotoreak, koreografia perfektua, eta dantzari bikainen arteko bikainenak.
Egilea
Koldobike Arregi
Komunikabidea
Berria
Lekua
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/08/19
Kaxianoren kantak dioen moduan: Gaur bexalaxe opa dizugu/ urtetik urtera/ osasun onarekin beteaz/ jarraitzeko aurrera./ Berriro ere pozak zoratzen/ etorriko gara/ maitasun loreak zuretzako ekartzera.
Zorionak dantzari eta alboan jarduten duzuen irakasleei.

