Zerain 40 urtetik gorakoak, dantzan

Zeraingo Oa Kultur Elkarteak 40 urtetik gorakoentzako dantza txapelketa antolatu du laugarren urtez.

Komunikabidea
Diario Vasco

Lekua
Zerain

Mota
Albistea

Data
2008/08/05

 Txapelketan parte hartzeko aurreneko baldintza, jakina, abuztuaren 15erako 40 urte beteta izatea da. Bigarrena, arin ibiltzea, eta ez bakarrik dantzan. Izena emateko epea, hain zuzen ere, abuztuaren 10ean itxiko da, eta aurreneko 12 bikoteek izango dute soilik parte hartzeko aukera. Izena 943 801 217 telefonoan eman behar da. Txapelketa abuztuaren 15ean jokatuko da, arratsaldeko 7retan Zeraingo plazan. Bikote bakoitzak sei parteko fandango bat eta ariñ-ariñ bat dantzatu beharko ditu.

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak