'On Danse' dantza ikuskizuna Donostian

Montalvo-Hervieu konpainiak On Danse dantza ikuskizuna eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian gaur eta bihar 20:00etan.

Komunikabidea
Berria

Lekua
Donostia

Mota
Albistea

Data
2007/06/06

Jean-Phillipe Rameau XVIII. mendeko musikari frantsesaren obran oinarrituta, sortzaileek umorez birsortzen dute idazle frantsesaren obraren sentsualtasuna, hedonismoa eta askatasun intelektuala. On Danse ez da nolanahiko ikuskizuna. Antzerki hau taularatzeak sekulako esfortzua eskatzen du: hamahiru dantzari eta lau aktore aritzen dira, eta koreografiaz gainera, estilo nahasketan oinarritzen da. Dantza klasikoa, gaur egungoa, hip hop, dantza afrikarra, capoeira, komedianteak... eta hori guztia gutxi balitz, teknologia berriak erabiliz, proiekzioetan eta collageetan aktoreak txertatu, eta ilusioaren eta errealitatearen artean dagoen mugarekin ibiltzen dira jolasean.

Dantza. 'On Danse'. Montalvo-Hervieu konpaniaren antzelana.
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia.
Noiz: Gaur eta bihar, 20:00etan.

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak