Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Monte-Carloko balletak itxi du Biarritzeko dantza jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Monte-Carloko balletak itxi du Biarritzeko dantza jaialdia

Komunikabidea
Eitb Kultura
Mota
Albistea
Data
2011/09/19
Lotura
Eitb Kultura

Biarritzeko nazioarteko dantza jaialdia igande honetan bukatu da, Monte-Carloko balletaren emanaldiarekin. Dantza talde ospetsuak 'Altro canto' eta 'Opus 50' antzeztu ditu, eta Asier Uriagereka bizkaitarra, Beatriz Uhalte nafarra eta Asier Edeso gipuzkoarra ikusteko aukera izan dute bertan.

Egunotan 10 ikuskizun taularatu dituzte, eta milaka lagun batu dira bertan.

Dantzaz gozatzeko aukera, dena den, ez da oraindik bukatu. Urrian Pariseko Opera Nazionaleko Balleta ekarriko dute Biarritzera.