Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maialen Aldalur eta Amets Amubieta nagusi dantza txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Maialen Aldalur eta Amets Amubieta nagusi dantza txapelketan

Egilea
Eli Aizpuru
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2011/12/23
Lotura
Diario Vasco
Azpeitiko Dantza Solte Txapelketa ospatu zen Santo Tomas egunean Sanagustin aretoan eta azpeitiarrak izan ziren nagusi. Amets Amubieta eta Maialen Aldalurrek irabazi zuten txapelketa, 212 punturekin. Bigarren lekuan ere herritarrak sailkatu ziren, Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga alegia. 208 puntu eskuratu zituzten. Hirugarren lekuan, Villabonako bikotea, Asier Iriarte eta Ane Urruzola izan ziren, 193 punturekin.

Txapelketako neskarik onenaren saria ere Maialenek jaso zuen eta Ametsek berak, mutil hoberenarena.
13 bikotek hartu zuten parte guztira, horietatik bederatzi, azpeitiarrak. Behin txapela eta zapia gainean, Aldalurrek eta Amubietak Luis Alberdiri, 30 urtez dantza solteko irakasle izandakoari, eskaini zioten saria. Gainera, bikoteak hau izan du gazteen mailako azken txapelketa, adinaren arabera beste mailara salto egingo baitute.

Amaitzeko, Jon Ibarguren eta Idoia Besada Euskal Herriko txapeldunei ere aipamena egin zitzaien eta azken dantza eskaini zien bikoteak gerturatutako jendetzari.

Maialen Aldalur eta Amets Amubieta nagusi dantza txapelketan

Bikote txapelduna, lortutako sariarekin. :: E.A.