Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Kaldereroek eta inude eta artzainek hartuko dituzte kaleak Donostian

Kaldereroek eta inude eta artzainek hartuko dituzte kaleak Donostian

Donostiako Kaldereroek 125 urte bete dituzte aurten, eta urteurren hori ospatzeko elkarretaratzea egingo dute hainbat konpartsek Konstituzio plazan, larunbatean. 22:00etan dute hitzordua.

Komunikabidea
Berria

Lekua
Donostia

Mota
Albistea

Data
2009/02/05

 Aurretik, konpartsa bakoitzak bere ibilbidea egingo du. Konstituzio plazan, denek batera abestuko dituzte kaldereroetako abestiak. Ondoren, bakoitzak bere ibilbidea jarraituko du. Aurten ere, Groseko konpartsak 25. urteurrena ospatuko du.

Igande eguerdian, berriz, inude eta artzainek hartuko dituzte Donostiako kaleak. Alde Zaharrean, Grosen, Amaran eta Antiguan izango dira.

Kaldereroak eta Inude eta Artzaiak



Non. Donostian.

Noiz. Larunbat gauean, kaldereroak. Igande eguerdian, inudeak eta artzainak.
dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak