Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Euskal dantza" liburua frantsesez ere eskuragarri Etxepare Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak adostu partaidetzari esker

Dokumentuaren akzioak

"Euskal dantza" liburua frantsesez ere eskuragarri Etxepare Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak adostu partaidetzari esker

Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" dibulgazio liburua argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Lehen aldia da Etxepare Institutuak sortutako "Euskal kultura" saileko liburu bat frantsesera itzulia dela. Orain arte euskara-gaztelera-inglesa bertsio hirueledunean argitaratu dira bakarrik. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/03/03
Lotura
Kazeta.info

"Euskal kultura" sailaren helburua euskal sorkuntzari buruzko informazio eguneratu, erakargarri, eta aldi berean, sendoa eskaintzea da. Euskal kulturaz jakin nahi dutenen gana errexki heltzeko gisan pentsatua. Hamabi liburuz osatua da (hizkuntza, musika, dantza, literatura, zinema, bertsularitza...).

Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuan Euskal Herrian dantzak ukan duen historia laburbiltzen da. Halere gaur egungo dantzaren adierazpen bizienen aipamenetan luzatzen da gehien bat egilea, sasoinez sasoin, zazpi probintzia historikoetan arte herrikoi honek daukan dinamika eta jarraipena agerian utziz.

"Euskal dantza - Danse basque - Basque dance" edizio berezia dohainik deskarga daiteke PDF formatuan, Etxepare Institutuaren webgunean baita Euskal Kultur Erakundearen atarian ere.

Ondoko hilabeteetan "Euskal kultura" saileko beste liburu batzu eskuragarri izanen dira euskara-frantsesa-inglesa bertsio hirueledunean, betiere Euskal kultur erakundeak eta Etxepare Institutuak abiatu partaidetzaren karietara.

Jon Eskisabel autorearen "Euskal kantagintza: pop, rock, folk" liburuaren frantsesezko itzulpena bidean da adibidez.

Xehetasun gehiagorako:
"Euskal kultura" saila - Etxepare Institutua "Euskal dantza" atala, Euskal kultur erakundearen webgunean