Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari Txiki egunak 250 haur inguru bilduko ditu gaur Azkoitian

Dantzari Txiki egunak 250 haur inguru bilduko ditu gaur Azkoitian

Donostiako, Errenteriako eta Oñatiko umeekere parte hartuko dute egun guztiko egitasmoan

Dantzak eta musikak herriko kaleak hartuko ditu gaur egun guztian zehar Azkoitiko XXXIV. Dantzari Txiki Egunean. Guztira, Gipuzkoa osoko 250 haur inguru bilduko dira eta goizetik hasita, emanaldi desberdinak eskainiko dituzte udalerriko kale eta plazetan.

Egilea
K.F.

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa

Lekua
Azkoitia

Mota
Albistea

Data
2008/05/11

Bizkargi musika eskolako dantza taldeaz eta Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako haurrek osatzen duten Kandiola taldeaz gain, Errenteriako Ereintza, Donostiako Ikasbide eta Oñatiko Oñatz elkarteek ere parte hartuko dute gaurko ekitaldian eta emanaldiz beteriko egitarau zabala prestatu dute.

Modu honetan, dantzari txiki eta ordezkari guztiak 10.45ean bilduko dira Intsausti jauregiko parkean eta ondoren, kalejira baten bitartez, Azkoitiko enparantzara joango dira. Plazan, antolatzaileek hamaiketakoa eskainiko diete partehar-tzaile guztiei. Eguerdian dantza desberdinen erakustaldia egingo dute eta jarraian bazkaltzera joango dira.

Etenik gabe Arratsaldean dantza alardea izango da enparantzan. 17.30ean hasiko den alarde honetan, dantzariek Agintariena eta Agurra dantzatuko dituzte. Makil Txiki Dantza eta Zinta Dantza egingo dituzte neskek eta mutilek, berriz, Txankarrekua , Jorrai Dantza eta Erromeria .

Azkenik, 250 dantzari txiki inguruak Julio Urkijo etorbidera abiatuko dira 18.30ean. Han dantzatu eta agur esango diete elkarri.
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak