Aukeran eta Kresala, igandean Victoria Eugenian

Dantza-konpainia garrantzitsuek euren azkenengo emaitzak aurkeztuko dituzte Zurriola Ikastolak antolatutako ekitaldian.

Kilometroak jaia Donostian izango da aurten, Zurriola Ikastolak antolatuta. Urte osoan zehar, hainbat ekitaldi eta ospakizun ezberdin izango dira.

Komunikabidea
eitb.com

Mota
Albistea

Data
2009/02/03

Aukeran Dantza Konpainiak Aukeran 10 urte ikuskizuna aurkeztuko du. Gainera, Kresala Dantza Taldeak Sehaska aurkeztuko du.

Aukeran Dantza Konpainiak bere azkenengo emaitza eskainiko du, aurreko hiru lan garrantzitsuenetatik abiatuta: Sutargi, Izena duen guztia omen da eta Bideak. Gainera, Aukeraneko partaideekin batera dantza tradizionalean lehenengo pausuak eman zituzten bi dantzari izango dira: Iker Murillo (Vitali Safronkinerekin batera) eta Ion Agirretxe. Gaur egun konpainia ezagunetan lan egiten dute.

Kresala Dantza Taldearena publiko helduarentzat egindako ikuskizuna da. Dantzaren hasieratik abiatuta, barrokoaren eta dantza modernoaren influentziak nabari zaizkie. Dantzaren ibilbide historikoa jarraitzen dute, kortetatik antzokira.

Aukeran dantza taldea

 

 

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak