Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asturiasko Printzea saria Lucia Lakarrari eta beste hiruri ematea eskatu dute

Asturiasko Printzea saria Lucia Lakarrari eta beste hiruri ematea eskatu dute

Dantzako Profesionalen Elkarteen Espainiako Federazioak Lucia Lakarra (Zumaia, 1975)dantzaria aukeratu du 2004ko Arteetako Asturiasko Printzea Sariaren lehian hautagai, Jose Carlos Martinez, Angel Corella eta Tamara Rojo dantzariekin batera, laurak elkarrekin Espainiako Dantzari klasikoen Belaunaldia moduan jaso ahalko dute saria.

Egilea
efe

Komunikabidea
Berria

Lekua
Donostia

Mota
Albistea

Data
2004/02/17

Federazioko presidenteak, Perfecto Urielek, lau dantzarien gaztetasuna eta maila ona nabarmendu ditu: «Oso gazteak diren arren, munduan dantzak eskain ditzakeen gorengo puntuetara iritsi dira». Urielek jakinarazi zuen, baita ere, erakunde publiko ugarik, dantza elkarteek, UNESCOko Dantzako Nazioarteko Komisioak eta Peraladako jaialdiak, Granadakoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak babestu dutela kandidatura. Guztira 60 erakunde eta elkartek sostengatu dute. Lakarra Municheko Operako Baleteko dantzari nagusia da; iaz Benois saria jaso zuen, eta 2002an Munduko dantzari onenaren Nijinsky-a.

Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak