Asier Zabaleta koreografoak tailerra zuzenduko du Baionan

Asier Zabaleta koreografoak sorkuntza tailerra eginen du Baionako Elkarteen Etxean, gaur, bihar eta etzi. Hiru egun hauetan euskal teknika tradizionala dantza garaikidearekin eta hiritarrarekin fusionatu nahi du. Horrez gain, Aterpean proiekturako artistak hautatuko ditu.

Komunikabidea
Berria

Lekua
Baiona

Mota
Albistea

Data
2008/07/01

Dantza Hirian ekimenak sorturiko proiektua da Aterpean, eta dantza garaikidea hiriguneetan sortzea, ikertzea eta zabaltzea du helburu. Urte osoa hartuko duen proiektu hori mugaz gaindikoa da eta Donostia-Baiona artean bizi diren artistei zuzendua dago.

Dantza Hirian egitasmoaren antolatzaileak Donostiako I.D. (Iniciativas Danza) eta Hendaiako Atélier dira. Helburu orokorra dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurbiltzea da. Dantza antzokietatik atera behar dela diote, plaza, parke, karrika, ibai, hondartzetara... hurreratuz. Horrekin batean, Euskal Herriko dantzari eta koreografoak lagundu nahi dituzte, haien lanaren hedapenerako marko egokia eskainiz.

dantzan.com. Eduki hau lizentzia honen arabera banatzen da: Creative Commons License. Creative Commons License
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak