Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Alurr dantza taldea Esloveniako folklore jaialdira abiatu da

Alurr dantza taldea Esloveniako folklore jaialdira abiatu da

Ibarrako 30 kide gonbidatu dituzte Maribor-eko haur eta gazteen festibalean parte hartzera

Alurr dantza taldea Maribor-eko (Eslovenia) Lent jaialdian parte hartzera gonbidatu dute. Pasa den larunbatean atera ziren autobusean Alurr taldeko dantzari eta musikariak Mariborrerantz, Haur eta Gazteen Folklore Festibalean parte hartzeko eta igandean itzuliko dira Ibarrara.

Egilea
M.S.S.

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa

Lekua
Ibarra

Mota
Albistea

Data
2008/07/03

Lent Festibalak bi aste irauten du eta denetatik eskaintzen du: musika, kontzertuak, dantzak eta folklorea. Drava ibaiaren inguruan egiten diren ekitaldiak dira eta 15 eguneko bizitza kulturala zabaltzen da Maribor hiriburu osoan zehar

Antolakuntzak Alurreko 30 pertsona gonbidatu ditu, musikariak (zuzenekoa izatea eskatzen dute), dantzariak, txoferrak eta laguntzaileak barne.

Lent Festibala, aurten, 15. aldiz ospatzen da eta bisitari asko erakartzen ditu, gehienbat duen egitarau zabal eta aberatsarengatik. Honen barnean, 10. aldia da Haur eta Gazteen Folklore Festibala antolatzen dela.

400 ekitalditik gora antolatu dituzte eta milioi erdi bisitari espero dituzte Mariborren. Europako jaialdi guztien artean handienetarikoa da. Nazioarteko festibal multikulturaltzat hartuta dago eta makina bat sari jaso dituzte mundu osoan zehar.

Alurrek bere dantza eta jantzi tradizionalenak emango ditu eta bertan gure kultura erakusteko aukera izango du. Aldi berean, besteen kulturetatik ikasteko aukera ere badute esku artean.
Ilustrazioa
 

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak