Re: Ereintza, 50 urte eta liburua
Kaixo! Albistea zehazte aldera: Ereintzak 50. urtemuga ospatzen du, baina Elkarte osoak egingo du ospakizuna. Hau da, txistu taldeak, eskulangintza azokak, antzerki taldeak, eskubaloi taldeak... eta tartean dantza taldeak ere. Talde bakoitzak bere ekitaldi bereziak egingo ditu aurten, tartean dantza taldeak ere noski, baina liburuak elkartearen historia biltzen du. Orain dela 50 urteko eta oraingo Errenteria alderatuz, Ereintzak herrian jokatu duen papera azaltzen du. Tartean, dantza taldearen historiaren laburpen bat ere egiten da, baina modu sintetikoan. Elkartearen osotasuna da liburuaren ardatza. Aurki emango dugu dantza taldearen ekitaldi berezien berri. HAin zuzen, horiek taldeak urtero antolatzen dituen ekitaldien baitan kokatuko dira. -MAiatzak 1: Dantzari TXiki Eguna -Ekainak 21-28: Errenteria Dantzan jaialdia -Uztailak 19: Erromeria Eguna ... ONdo ibili oporretan jon ----- Original Message ----- From: "dantzan.com" < at >public.gmane.org> To: 9qXvnWia9Wk0H

