Re: DANTZA SOKA & SOKA DANTZA
Egun on, Xabier naiz. Zarautz aldean aritu naiz guk Aurreskua esaten diogun izenaren aldaerak jaso nahian, bai idatziz eta bai ahoz, eta dexente aurkitu ditut. Guri "Aurreskua" ailegatu zaigu, eta gure aitonak ere (Aia aldekoa bera) hala esaten zuen (garbi bereiziz, bestalde, zer zen "Aurreskua" eta zer "Agurra"; askotan egokitu baitzitzaion soinuarekin dantzariei laguntzea). Idatzietan, Juan de Iruretagoyena apaiz zarauztarrak "Dantza soka" esaten zuen XX. mendeko Aiako eta Zarauzko folkloreaz ari zenean, eta nik uste nuen hura zela esamolderik "jatorrena", baina berak beste testu batzuetan "Soka dantza" ere erabiltzen du. Niretzat biak dira balekoak, "Dantza soka" zein "Soka dantza". Dena dela, ez dakit Garikoitzek planteatzen duen eztabaida "esentziala" edo "filologikoa" ote den. Ondo izan. Xabier. ----Mensaje original---- De: J.LLOBREGAT-pCzzcW6XgXY< at >public.gmane.org Recibido: 13/05/2008 19:36 Para: 9qXvnWia9Wk0Htik3J/w< at >public.gmane.org> Asunto: [dantzan] DANTZA SOKA & SOKA

