Foroko mezuak

2010/03/17 Aurrera Gure Ametsa liburua
Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak, bere sorreraren 10. urteurrena ospatzeko, taldearen ibilbidea jasotzen duen liburua argitaratu du. Euskal dantzaren nondik norakoak eta historia laburpen batekin atera, taldearen ekitaldi eta emanaldien berri jasotzen du argazkien bidez. Testuak euskaraz eta gazteleraz daude. Aurrera Gure Ametsa 1999-2009 http://www.dantzan.com/argitalpenak/aurrera-gure-ametsa-1999-2009
2010/03/17 Dantzamentua
Zallako Ibai Lorak dantza taldeak Dantzamentua izeneko ikuskizuna prestatu du eta martxoaren 20an larunbatean aurkeztuko du Zallako zine-antzokian. Dantzamentua aurkeztuko du Ibai Lorak dantza taldeak dantzan.com 2010/03/17 http://www.dantzan.com/albisteak/dantzamentua
2010/03/16 Errebonbilloak
Urriko lehen igandean, Errosarioko Ama Birjinaren egunean, ospatzen da Elorrion Errebonbilloen jaia. Festa horren testuinguru historikoa, osagaiak eta egungo jaiaren ezaugarriak jaso ditu liburu honetan Iñaki Irigoien-ek. Arma Alarde bat da funtsean Errebonbilloen jaia, eta bere baita aurreskua dantzatzen da. Hainbat datu historiko eta argazki zahar bildu ditu Iñaki Irigoien-ek Elorrioko festa honi buruzko lan honetan. Euskaraz eta Gazteleraz idazita dago liburua. Errebonbilloak http://www.dantzan.com/argitalpenak/errebonbilloak
2010/03/15 Sokatik kulunka
Kukai konpainiaren Sok(2) lanaren kritika egin du Agus Perez-ek Berrian. "Sakontasun handiko planteamenduetan murgildu dira Maia eta Telleria" dio Perezk-ek, eta "berriz ere ibili gara euskal dantzatik hizkera garaikidera doan bidetik, eta emanaldian zehar jakituria handiz eman dira esandako bi puntuen artean dauden fase guztiak" adierazi du sorkuntza koreografikoari buruz. Sokatik kulunka '(Sok)2' Agus Perez, Berria, Kritika, 2010/03/14 http://www.dantzan.com/hemeroteka/sokatik-kulunka
2010/03/15 Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko
Euskal kantagintza berria ekarri zuen "Ez dok hamairuk" eta orain 40 urteko euskal kulturaren alorrean lurrikara izan zen Laboa, Lertxundi, Iriondo, Lete, Irigarai, Artze anaiek eta konpainiak eragin zutena. Ez dok hamairu musika taldea zen batipat, baina hasierako emanaldi guztiak dantzan hasten zituzten. Hain zuzen ere, Baztango mutil-dantza batzuk egiten zituzten emanaldi guztien hasieran. Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko dantzan.com 2010/03/15 http://www.dantzan.com/albisteak/ez-dok-hamairu-hiru-puntukoa-eta-billantziko
2010/03/12 Aiara dantza taldea Argentinara
Aiara Dantza Taldea Argentinan izango da marxoan bukaera eta apirilaren hasieran zenbait dantza emanaldi eskaintzen. Cañuelas, Llavallol eta Buenos Aires-en eskainiko dituzte emanaldiak. Emanaldi horietako gehienak Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldearekin egingo dituzte. Izan ere, Aiara dantza taldeko Aitor Alavak zuzentzen du Buenos Airesko Ekin dantzari taldea. Aiarako 16 dantzari izango dira martxoaren 27tik apirilaren 10era arte iraungo duen bidaian parte hartuko dutenak. 'Aiara' Dantza Talde arabarreko 16 dantzarik Argentina bisitatuko dute martxoaren 27tik apirilaren 10era arte Euskalkultura.com http://tinyurl.com/yzq94l4
2010/03/12 Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen
Martxoaren 23tik 28ra ospatuko da Biarritzen "Bi harriz lau xori" musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen jaialdia. Zenbait dantza ekitaldi izango dira bertan, eta tartean "Sokaren inguruko eguna", soka-dantza ardatz izango duen ekitaldia. Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen dantzan.com 2010/03/12 http://www.dantzan.com/albisteak/bi-harriz-lau-xori
2010/03/11 Ekorako dantza taldeak 20 urte
Ekorako dantza taldeak 20 urte betetzen dituela ospatzen, herriko jaietan, kate-dantza handi bat egiteko deialdia egin dute. Izan ere, Ekorako dantza ezaguna kate-dantza baita. El grupo de danzas anima al pueblo a bailar una gran 'cadena' en la celebración de su veinte aniversario Un grupo de personas de la localidad de Yécora está promoviendo un llamamiento entre quienes fueron zukeros danzantes para organizar con motivo de la festividad de Santo Domingo una gran Danza de la Cadena en la plaza. P.J.P., Diario Noticias de Alava, Yécora, 2010/03/11 http://www.dantzan.com/hemeroteka/bailar-una-gran-cadena
2010/03/11 Mutxiko Jaialdi 2010era joateko prestatzen
Irailean aurreratu genuen bezala Hendaiako Mutxiko dantza taldeak parte hartuko du bost urtetik behin ospatzen den Jaialdi festibalean Boisen, AEBtan. Hendaiako taldea Boisen eskainiko duen emanaldia prestatzeko lanetan ari da orain. Mutxiko Elkartea ira au festival de Boise Le groupe de danseuses et danseurs prépare son beau voyage aux États-Unis Édith Anselme, Sud Ouest, Albistea, 2010/03/11 http://www.dantzan.com/hemeroteka/mutxiko-elkartea-ira-au-festival-de-boise Mutxiko Elkartea 2010. urteko Boise-ko Jaialdira dantzan.com 2009/09/17 http://www.dantzan.com/albisteak/mutxiko-elkartea-2010-urteko-boiseko-jaialdira
2010/03/11 Aterpean 2010
DAtorren asteleheneanb bukatuko da Aterpean 2010 deialdira proposamenak aurkezteko epea. Aterpean artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da. Martxoaren 15ean bukatzen da Aterpean deialdira aurkezteko epea Dantza Hirian 2010/03/11 http://www.dantzan.com/albisteak/martxoa-15-aterpean
2010/03/10 Maria Donata D'Urso: Mem-brain stratal
Sorkuntza berri honen ikerketan egitura dinamiko baten bitartekaritzat jotzen da gorputza. Esandako egitura hodi formako hiru barra metaliko handiz osatua da, eta hari elastiko batzuek lotzen dituzte hirurak. Mugimenduak eta egiturak dinamika berberari erantzuten diote. Maria Donata D'Urso: Mem-brain stratal La Fundicion 2010/03/10 http://www.dantzan.com/albisteak/maria-donata-durso
2010/03/09 Juan Carlos Garcia: O ceu que nos resta [bideoa]
Lanonima Imperial konpainiaren zuzendariak, Juan Carlos Garciak, sortutako pieza, Lisboako Gulbenkian Ballet-arentzat, 2004an: O ceu que nos resta. Juan Carlos Garcia: O ceu que nos resta [bideoa] http://www.dantzan.com/bideoak/o-ceu-que-nos-resta
2010/03/09 Dantza ikastaldi eguna Anauzen
"Aurten ere dantzan ikasteko egun bat antolatzen dugu: Martxoaren 13an, ebiakoitzez [larunbatez], Anauzeko herriko gelan." Dantza ikastaldi eguna Anauzen Garaziko Gau Eskola 2010/03/09 http://www.dantzan.com/albisteak/dantza-ikastaldi-eguna-anauzen
2010/03/09 Arrasateko gaiteroak CD + DVD
Hiru hamarkadako ibilbidea ospatzeko CD eta DVDa argitaratu dituzte Arrasateko gaiteroek. Taldearen historia eta egindako lanen inguruko hainbat kontu bildu dituzte DVDan eta CDan berriz beste zenbait talderekin lankidetzan grabatutako doinuak ageri dira. Tartean, Arrasateko San Juan jaietarako 1993an Jose Ramon Vitoriak sortutako Errementari-dantza. 30 urte erdiko kaletik Arrasateko gaiteroak, CD+DVD, Arrasateko gaiteroak http://www.dantzan.com/argitalpenak/30-urte-erdiko-kaletik
2010/03/08 Itziar Mendizabal Royal Balletera
Itziar Mendizabal dantzari hondarribitarrak Londresko Royal Ballet konpainia entzutetsuarekin sinatu du kontratua. Lepzig-eko Baleta utzi eta munduko konpainia onenetako baten lehen bakarlari lanetan hasiko da 29 urteko dantzaria. «Si llega un contrato del Royal Ballet, no puedes decir que no» Itziar Mendizabal Primera Bailarina del Ballet de Leipzig. La bailarina hondarribiarra ficha por la compañía londinense para la próxima temporada Iratxe de Arantzibia, Komunikabidea, Diario Vasco, Elkarrizketa, 2010/03/06 http://www.dantzan.com/hemeroteka/si-llega-un-contrato-del-royal-ballet "La danza no me parece un sacrificio, sino un privilegio" Itziar Mendizabal bailarina, nueva solista del Royal Ballet de Londres Ainhoa Castells, El Pais, San Sebastián, Elkarrizketa, 2010/03/07 http://www.dantzan.com/hemeroteka/la-danza-no-me-parece-un-sacrificio-sino-un-privilegio
2010/03/08 Deba: San Roke dantza DVD trailerra
Debako San Roke dantzaren inguruan Gure-kai dantza taldeak ekoiztutako DVDaren trailerra. gurekaiedt, Youtube, 2010-03-01. Deba: San Roke dantza DVD trailerra http://www.dantzan.com/bideoak/deba-san-roke-dantza-dvd-trailerra
2010/03/08 (SOK)2, Kukai dantza konpainiaren ikuskizun berria
(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Lokarria aipatzen du, lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala. Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berria martxoaren 12an estreinatuko da, Bilboko Campos Eliseos antzokian. (SOK)2, Kukai dantza konpainiaren ikuskizun berria Kukai 2010/03/08 http://www.dantzan.com/albisteak/sok-2-kukai
2010/03/05 Bithindarrak 40 urte
Bithindarrak dantza taldeak 40. urteurrena ospatzen du, eta hori dela eta ikuskizun berezia eskainiko du bihar, larunbata, 17.00etan, Bithiriñan bertan. Inauterien inguruko ikuskizuna izango da, Christian Larralderen zuzenaritzapean prestatu dena. Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi eta Bearneko taldeek parte hartuko dute jaialdian. Le village entre dans la danse Josette Duvigneau, Sud Ouest, Beyrie-Sur-Joyeuse, 2010/03/05 http://www.dantzan.com/hemeroteka/le-village-entre-dans-la-danse
2010/03/05 Txapeloaz, Chapeloise, Aleman's marsj,Gay Gordon Progressive...
Azken urteotan munduko plaza eta dantza-geletan gehien dantzatzen ari den dantzetako bat izango da. Gure artean ere edozein tokitan agertzen zaigu, inauterietan, ikasturte bukaerako jaialdietan, dantzaldi antolatuetan zein espontaneoetan,... Denok ezagutzen dugu eta denok dantzatu dugu noizbait, baina ez galdetu nola duen izena eta nondik datorren... Txapeloaz, Chapeloise, Aleman's marsj, Gay Gordon Progressive... dantzan.com 2010/03/05 http://www.dantzan.com/albisteak/txapeloaz
2010/03/04 Iparraldea 21 - Dantza hirian [bideoa]
'Iparraldea XXI' dokumentalak Iparraldeko gaztediaren ikuspegi artistikoa eskaintzen du. 18 minutuko dokumentala Euskal Kultura Erakundeak ekoiztu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Atal honetan, Dantza Hirian jaialdiari erreparatzen dio dokumentalak. Yves Sallaberry "Xala" pilotariak egiten du dokumentaleko gidari lana, eta atal honetan Celine Petrissans, Dantza Hirian jaialdiko komunikazio arduraduna elkarrizketatzen du. http://www.dantzan.com/bideoak/iparraldea-21-dantza-hirian Iparraldea 21 - Dantza hirian [bideoa]

Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak