Dantza Anoetan
Fernando Rojo, Mikel Errazkin, 2003/02/25.
Juan Garmendia Larrañaga etnografo tolosarrak bere “Solsticio de verano” liburuan jasotzen ditu garai bateko Anoetako San Joan jaiak, Sarobe eta Tolaretxe baserrietatik entzunak. Bertan aipatzen denez, dantza-soka Anoetako jaietan hiru aldiz dantzatzen zen; San Joan egunez meza nagusiaren ondoren eta arrats partean; eta San Joan hirugarrenean bestea, ekainaren 26ean alegia.
Azken egun honetan, goiz osoan zehar baserriz baserri oilasko biltzea egiten zuten, oilaskoak makil batean zintzilik eramaten zituztelarik. Bazkalostean, arratsaldeko 4etan ollasko jokuba egiten zen: oilaskoa hiru makilei lotua ezarri eta dantzariak zortziko bat inprobisatuaz bertara hurbildu eta ezpataz lepoa mozten zion oilaskoari. Oilasko hauek afaltzeko arrazoi izango ziren. Tarte horretan egiten zen Aurreskua. Aurresku honetan lehen dantzariak piparerroskilla bat zeraman eskuan eta sokara ateratzen zuten lehen emakumeari emango zion opari gisa.
50. hamarkadan hau aurrera eramango zuen dantza talde bat sortu zen. Urte askotan taldearen arduraduna Manuel Odriozola izan zen. Policarpo Olano, Iruratik etortzen zena, ibili zen irakasle moduan. Taldea 16 mutil izatera iritsi zen, eta hauek egiten zuten dantza-soka San Joan eguneko meza nagusi ostean. Garai honetan dantza honek harreman handia izan zuen Tolosan San Joan egunez ospatzen ziren batelekin. Izan ere, Guadalupeko Anoetako langileek hainbat bandera eskuratu zituzten garai honetan. Arraunlari hauei herrira itzultzean taldeak dantza bitartez eskeintzen zien ongi etorria. 60. hamarkadan herriko jendea Tolosara joaten zenez batelak ikustera jaien eguna Korpusera igaro zen; jaiekin batera dantza-soka.
Hasiera batean txistulari gisa Ramon Urruzola tolosarra eta Mikel Arregi zizurkildarra etortzen ziren, gero Jabier Sarasa ere ibili zelarik. Dantza-sokan aurre-atzian, aurreskulari eta atzeskulari moduan David Mateo eta Txomin Garmendia Arotzetxekoa ziren, oso dantzari finak herri tradizioak dioenez. Policarpo Olano ostean Pedro Ezkerra irurarra etortzen zen erakustera. Dantzari hauek nabarroz jantzita irteten ziren, hau da, zuri-gorriz.
San Joan egunez gain, ikasitako dantzak, batik bat Bizkaiko ezpata dantza, hainbat lekutan dantzatu zuten. Besteak beste, 1952ko abuztuaren 30ean Anoetako Escuelas Nacionales-en inaugurazioan, bertara Luis Carrero Blanco Ministroa eta Caballero Ahaldun Nagusia etorri zirelarik; Donostiako Txofreko zezen plazan Euskal Jaialdi erraldoi batean beste 15 talderekin batera (itxuraz Falangeak antolatutakoa); 1962 inguruan Tolosako San Joanetan Bordon dantza eta aurreskua, tolosar dantzariek Udalari plante egin eta gero.
Gerora emakumeen dantza taldea sortu zen, irakasle Joxe Leon Larrarte izan zutelarik. Azken urteetan dantza izpiritua mantendu zuena Txalaparta dantza taldea izan zen. Gaur egun Anoetako Udalak gaztetxoen dantza taldeaz gain hainbat ikastaro antolatu ohi ditu.
Otsailaren 22an hainbat aldiz galdu den ohitura zahar hau berreskuratuko da herriko gazteen ekimenez. Dantza hau garai berrietara egokitu da, besteak beste, dataz aldatu eta ihauteri garaira pasa da. Gainera emakumeek beren espazio propioa izango dute, bazkalaurreko dantza-soka euren ardurapean egongo delarik. Nesken dantza-soka hau Gipuzkoako bakarra da.
Fernando Rojo
Mikel Errazkin