2005-10-28_Lucia_lago.JPGLucia Lakarra


Zumaian jaio zen Lucia Lakarra 1975. urtean. Donostiako Thalia akademian, Menchu Medelekin trebatu zen dantzan eta ondoren Madrilen, Victor Ullaterekin osatu zuen bere dantza formazioa. Victor Ullateren konpainia utzi eta Marseillako Baletera joan zen eta bertan Roland Petiten esanetara jardun zuen. 1997tik 2002ra San Frantziskoko Baletean aritu da eta azken hiru urteotan Municheko Operako Baletean dihardu. Dantzaren munduan lor daitezkeen nazioarteko sari garrantzitsuenak jaso ditu: Nijinski saria 2000 eta 2002 urteetan, eta Benois saria 2003an.

Azken urratsak


Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak