Iratxe Beorlegui
Donostian jaio zen 1975eko maiatzaren 21ean. Anaiak akademian hasi zen dantzan. Donostiako Musika eta Dantza Kontserbatgorioan egin zituen ikasketak. 1988an ikasle onenaren ohorezko matrikula eskuratu zuen Peter Brown irakaslearekin. Euskadiko Balet-ean hartu zuten 14 urterekin eta hainbat emanaldi egin zituen konpainia horrekin. 1996an Mexico-ko Compañía Nacional de Danza del I.N.B.A. konpainian sartu zen eta bi urte beranduago dantzari bakarlari izendatu zuten. 2000. urtean Mexico-ren ordezkaria izan zen Paris-eko Nazioarteko dantza lehiaketan.

