Ion Garnika
Jon Garnika Iruñean jaio zen 1962an eta Maurice Bejart handiaren Mudra International taldean egin zituen ikasketak. Gero William Forsythek zuzentzen zuen Frankfurteko Baletean lanean aritu zen. Balet horretan oso paper garrantzitsuak egin zituen eta Forsytherekin berarekin ere lan egin zuen koreografia berriak sortzen. Gaur Bartzelonan egiten du lan Ion Garnikak, izan ere Instituto del Teatrean dantza irakaslea da.

