Ion Agirretxe
(Donostia, 1989)
Euskal dantza tradizionaletan, Donostiako Eskola dantza taldean, eman zituen lehen urratsak. 1999tik 2004ra balet eskolak jasozituen Thalia akademian Mentxu Medel-ekin. Aurresku eta dantza solteko txapelketetan hainbat sari irabazi zituen 2002. urterarte. 2004ean Gipuzkoako Foru Aldundiko beka eskuratu zuen eta Madrilgo Kontserbatorioan jarraitu zituen dantza klasikoko ikasketak. Europa Danse gazteen konpainian aritu ondoren Angel Corellaren konpainian hartu dute 2008. urtean.

