Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Iker Gomez
Iker Gomez

Iker Gomez

Bartzelonan dabil dantzari eta koreografo lanetan


Iker Gomez Eibarren jaio zen eta bertan eman zituen lehen dantza urratsak Ballet Eibarres-en. Bilbon jarraitu zituen dantza ikasketak, Arte Ederrak eta Dantzan sakontzen. Bartzelon, Institut del Teatren osatu zuen formazioa eta bertako konpainiako kide izatera pasa zen.

Bost urtez dantzari profesional ibilbide oparoa osatu zuen Europako haibat konpainiatan: Suitzako Balet Nazionalean, Resenzurg Tanztheater (Alemania) edo Gellabert-Azzopardi besteak beste. Dantzari free-lance aritu zen tarte batean eta bestek beste, Jiri Kilyiam, Nacho Duato, Stjin Cellis, Rui Horta, Wim Vandekeybus, Ramón Oller, Cesce Gellabert, Gustavo Ramirez, Jo Stromgrem, Carlos Iturrioz, Felix Dumeril, Olaf Smith, Emma Murray, Oliver Dähler, Lior Kev eta Frank Rutishauser koreografoekin lan egiteko aukera izan zuen.

Ondoren bere lanak eszena zuzendaritza, koreografia eta ikus-entzunezko sormen lanetara bideratzen hasi zen. ARte eszenikoetan espezializatutako Digital Video Dance Art produktora digitala sortu zuen. 2005ean Suizako Marce Leeman Physical Dance Theater-en koreografia asistentea bihurtu zen. 2007ko azaroan "Absurdo" izeneko koreografia lan berria aurkeztuko du "Festival de Temporada Alta"n eta Mercats de las Flors - Bartzelonako Koreografia Zentro Nazionalean Europako Koreografo Gazteen zikloan aurkeztuko da.

Azken urratsak