Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Fabian Thomé
Fabian Thomé

Fabian Thomé Dutena (Donibane Lohizune, 1981)

 

Donibane Lohizunen (Lapurdi) bertan hasi zen dantzan, Catalina Gómez-en eskolan espainiar dantza ikasten hasi baitzen 1988an, eta ondotik dantza klasikoari heldu zion Biarritzen, Gilelipsyc eskolan. Hemezortzi urterekin Madrilera jo zuen eta Dantza Profesionaleko Erret Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 2004an Espainiar dantzako gradu ertaineko titulua eskuratu zuen Madrileko dantza kontserbatorioan.

2001. urtean izan zuen lehen dantza jarduera profesionala, Carmen Motaren konpainian. 2002an Jose eta Lola Grecoren konpainian aritu zen,  2004-2005 artean Joaquín Cortes-en konpainian jardun zuen eta 2007-2008an Rafael Aguilar konpainian. 2005 eta 2010 bitartean Rafael Amargoren konpainiarekin bakarlari lanak egin ditu. 2006tik aurrera hainbat koreografia lan burutu ditu, Christopher Renshaw-k zuzendutako Zorro musikalarekin bira egin du Ingalaterran eta 2009an Juan Carlos Santamariaren konpainian sartu zen. 2009ko ekainean Madrileko espainiar dantzaren lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen bakarkako koreograiaren atalean.

2009an Gemma Morado-rekin batera Siempre en compañia konpainia sortu zuen eta hiru ikuskizun egin ditu, koreogro eta lehen dantzari moduan: "El orden si altera el producto”, “Bailas o te escondes” eta“Tras la Cortina”. 2010ean konpainia propioa sortu du eta bere lanak ekoizten ari da.

Azken urratsak