Hemen zaude: Hasiera Dantzariak Damian Muñoz

Damian Muñoz

Gasteizen jaio zen Damian Muñoz. Traspasos dantza konpainian eman zituen lehen urratsak eta ondoren Puertas Abiertas eta Moaré konpainietan jardun zuen. 1995ean bere konpainia propioa sortu zuen. Madrilgo IX. Koreografia Lehiaketan nagusitu zen urte hartan. Hurrengo urtean, I need your absence estreinatu zuen, New Yorken, eta Humedades eta Por qué lloran las cebollas, Madrilen; azken bi horiek Espainiako Zentro Dramatikoaren enkarguz. 1998an Daño estreinatu zuen. Koreografia horrek oso zabalkunde handia izan zuen. Sitges, Tarrega, Donostia, Iruñea, Bartzelona eta Miarritzen eman zuten, besteak beste. New York, Glasgow, Bartzelona eta Ottawako dantza garaikideko eskola, erakunde eta jaialdi ospetsuetan egin izan du lan. Azken urteetan, hainbat koreografia estreinatu ditu, Yo notaba la comida amarga, Arrebatos-Arrepatos, Asiré, Fortuita-mente, ¿Por qué lloran las cebollas?, Las mentiras del entusiasmo, Tres Tristes Stripteases, e.a. Dantza Garaikideko Kanariar Uharteetako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 2002an Muñozek, 79 pasos lanarekin.

Azken urratsak