Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/05/21 16:12:00.558 GMT+2

txapelketa

Aurten ere Udaberriko hainbat kide Euskadiko Gipuzkoar Aurresku Txapelketa nagusian aurkeztuko dira. Pasaian ospatuko da datorren larunbata Maiatzak 26 arratsaldeko 19:00tan  ospatuko da Pasai Donibaneko polikiroldegian.

Denera 12 dantzari aurkeztuko dira, horietatik 3, Udaberriko dantzariak, Iñigo Iraola, Ion Vazquez eta Aritz Iglesias. Beste dantzariak Atarrabiako Iker Larunbe, Oiartzungo Eñaut Fernandez eta Imanol Etxebeste, Azpeitiako Jon Ibarguren, Beasaingo Iñigo Oiarbide, Legazpiko Jokin Oria, Beinat Olaizola eta Eñaut Auzmendi eta azkenik Lezoko Aritz Salamanca.

Dantzari guztiek  Ormatxulo, Aurkez-aurke (desafioa), Agurra eta Alpargata (axeri-dantza) eskeini beharko dituzte. Ondoren lehenengo 6ek zortziko batekin amaituko dute.

Iaz Ibon Uharte Oreretarrak irabazi zuen txapela, bigarren Aritz Salamanca eta hirugarren Urko Mitxelena izan zirelarik hurrenez huren.

Tolosako dantzariei dagokienez, Ion Vazquez-ek lehengo aldiz hartuk odu parte txapelketan, Iñigo Iraolak iaz hartu zuen parte eta 9. postua lortu zuen, Aritz Iglesias-entzat ordea 3. txapelketa da. 2004ean 8. postua lortu zuen Ion Maiak irabazi zuen txapelketan eta iaz 5. postua lortu zuen.

Besterik gabe bertara gonbidatzen zaituztegu gureak animatzera

Nork: udaberri.2007/05/21 16:12:00.558 GMT+2
Etiketak: txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak