Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/28 14:40:54.528 GMT+2

BERTSO-AFARIA TOLOSAN URRIAK 12n: EGAÑA eta ARZALLUS

Udaberri dantzari taldeak, bere 50. urteurrenean ospakizun ugari antolatu ditu. Otsailean hasi zen dena argazki erakusketa batekin, martxoan erromeriarekin jarraitu zuen eta ekainean, San Juan festen bezperan belaunaldien eguna izan zen, bazkarirako 300 pertsona inguru bilduz eta aldizkari bat publikatuz. Horiek dira orainarte antolaturiko ekitaldi aipagarrienak urteurrenaren barnean.

 

Urrirako  bi ekitaldi garrantzitsu antolatu ditu. Lehenengoa, 12an izango da Zerkausian, 21.15tik aurrera: bertso-afaria. Afari honetan, bi bertsolari garrantzitsu izango dute hitza: aski ezagunak diren Andoni Egaña zarauztarra eta Amets Arzallus gaztea.

 

Afarirako sarrerak salgai ipiniko dira larunbatetik (irailak 29) aurrera Tolosako hiru dendetan: Garikano, Kimetz eta Zunbeltz. Hauen prezioa 20 eurokoa izango da eta aforo maximoa, berriz, 200 pertsonetakoa. Sarrerak erosteko azken eguna urriak 8 izango da. Afarian, gainera, zozketa bat izango da: urriko beste ekitaldiarentzat, hilaren 19an Benito Lertxundik eskeiniko duen kontzertuan Leidor antzokian.

 

Taldearen helburua, 50. urteurrena ospatzeaz gain, ahal den jende gehiena animatzea da. Zita ipinita dago 12an. Animatu zaitezte!

Nork: udaberri.2007/09/28 14:40:54.528 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak