Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/04 11:08:10.606 GMT-4

BELAUNALDIEN ERROMERIA

Dakizuen bezala, aurten taldeak 50 urte betetzen ditu, urrezko ezteiak ospatuz. Horregatik, hainbat ekitaldi ospatu dira dagoeneko (argazki erakusketa, dantza taldeen emanaldia...), eta oraingoan, San Juan egun handiaren aste bat lehenago, Ekainak 16, larunbata, Belaunaldien erromeria ospatuko dugu.

Bertan, taldetik pasatako dantzari gehienok parte hartuko dugu, lehenengo generaziotik hasita, oraingora, bostgarrena. Tolosako alde zaharrean zehar hainbat dantzaldi egingo ditugu 11:00tan hasita Plaza Zaharrean, Trianguloan amaitzeko 13:30ean.

Aipatzekoa da aurreko belaunaldiek egin duten lana beraien emanaldi txikiak aurrera emateko, astero astero ensaioak eginez. Horrela, belaunaldi bakoitzak hau dantzatuko du:

1. belaunaldia: Bedaioko ingurutxoa
2. belaunaldia: Larrain-Dantza
3. belaunaldia: Iturengo Soka-dantza, Iribasko ingurutxoa, Imotzeko esku dantza
4. belaunaldia: Lapurdiko ihauteria
5. belaunaldia: Fandango eta arin-arin berria

Ondoren, dantzari guztiak eta bertara hurbildu nahi duen guztiak bazkaria egingo dugu Jesusen Bihotzaren ikastolan (5€ txartela, Kimetz, Zunbeltz eta Garikanon salgai), arratsaldean musika egongo delarik.

Animatu zaitezte!

Nork: udaberri.2007/06/04 11:08:10.606 GMT-4
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak