Tolosako Udaberri dantza taldekoak, aurten taldearen 50. urteurrena ospatzen ari gara. Jadanik hainbat ekitaldi burutu ditugu, baina oraindik beste asko daude burutzeke.
Dagoeneko erakusketa, dantzari txikia, erromeria eta kanpoko dantza taldeen emanaldi bat egin dira.
- Erkusketa: Erakusketari dagokionez, taldeko historia guztian bildu diren hainbat eta hainbat argazki izan ziren ikusgai Tolosako kutur etxean Otsailean zehar. Generazio zahar zein berrien argazkiak, batzuk txuri-beltzean, besteak koloretan... Denetarik ikusi ahal izan zen, ez bakarrik dantzari buruzkoak, baita afari, despedida...-tan ateratako argazkiak.
- Dantzari txikia: Martxoaren 31ean ospatu zen eta Tolosako kaleetan zehar 200 haur dantzari ibili ziren abzter guztiak alaitzen. Galdakaoko Andra Mari, Portugaleteko Berriztasuna, Gasteizko Adurtza eta Eguzkilore, Leitzako Aurrera eta Tolosako Udaberri dantza taldeak aritu ziren. Goizean kalejira jendetsu bat egin zen eta arratsaldean emanaldia, baino emanaldiaren erdian eguraldiak ezezkoa esan eta bertan behera utzi behar izan genuen emanaldia. Euriak aparizioa egin behar izan zuen.Ala ere egunaren balorazioa oso ona izan zen.
- Erromeria: Dantzari txikia amaitutakoan erromeriari hasiera eman zitzaion, triki-poteo baten bitartez. Ondoren afaria izan zen eta dantzaldia Patxi Perez-en laguntzarekin. Nahiz eta oso jendetsua ez izan, giro alaia eta dantzatzeko gogo asko zeudenez festa politta izan zen.
- Kanpoko dantza taldeen emanaldia: joan den asteburuan izan zen, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea eta Maule eta Arrokiagako dantzariak izan ziren gonbidatuak. Jende gutxi hurbildu zen Beotibar pilotalekura baino ala ere bertan zirenak gozatu ederra hartu zuten Bizakaiko zein Xuberoako dantza sorta ederrekin.
Hemendik aurrera, hainbat ekintza daude aurreikusirik, alanola, bertso-afaria eta urteurrenari amaiera emateko emanaldi nagusia.
Idatzi artikulu bat