Barkoxen batez ere frantsesez entzungo genuelakoan joan nintzen
Zuberoako Dantzak jardunaldietara. Batzuk frantsesez eta bakarren batek
zubereraz, ulermen eta konzentrazio gaitasunak aproban jartzeko tokia
izango zela uste nuen. Baina primeran konpondu ginen. Barkoxeko
alkatearekin hasi, Eusko Ikaskuntzako ordezkariekin jarraitu eta
Etxekopar, Kanpo eta Bedaxagarrera denek euskaraz, eta manexok ere
arazorik gabe ulertzeko moduan egin zuten. Akaso lan handienak
Etxekoparrek eman zizkigun, baina ez hizkuntzagatik, diskurtsoa
korapilatzeko duen erraztasun ederragatik baino. Kanpotik etorritako bi
hizlariak izan ziren frantsesez aritu ziren bakarrak Barkoxen.
Gasteizen, Jaurlaritzan, dantzaren sektorea eta administrazioaren
arteko bileran
bestelakoak izan ziren kontuak. Jaurlaritzako ordezkari
biek, politikoak eta teknikariak, euskaraz eta gazteleraz egin zituzten
aurkezpenak. Baina, hitza Jaurlaritzak kontratatutako bi enpresetako
ordezkariek, Xabide eta Kualitate lantaldekoek, hartu zutenean bukatu
ziren elebitasunak. Hortik aurrera gaztelania hutsean burutu zen
bilera, eta zerbait esateko parte hartu genuen guztiok gaztelaniaz egin
genuen. Nik aukera izanez gero zerbait esateko asmoa nuen, eta bilera
aurretik prestatzen aritu nintzen. Txanda hartu nuenean beldur izan
nintzen euskaraz hasiz
gero, eztabaida dantzara baino hitzkuntzara zuzendu zitekeela. Beraz,
ohi bezala txepeldu, eta nire zirriborroen azken orduko itzulpen
simultaneoa egin nuen.
Gaztelaniaz nik ere. Dantza tradizionalaren alorrean nahiko normal
aritzen gara euskaraz gure artean, baina irudipena daukat dantza
garaikidearen eta klasikoaren alorrean euskara ez dela existitzen. Eta
noski, euskaraz ari garenak bai ez garela haientzat existitzen.
2006/11/16 11:22:06.673 GMT+1
Zubereratik gaztelaniara
Nork: oier_a.2006/11/16 11:22:06.673 GMT+1
Etiketak:
euskara
dantza
ej
zuberera
zuberoa
hizkuntza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat