Aurretik, David Barberorekin berarekin bildu nintzen arratsalde batez eta gaiaren nondik norakoak komentatu genituen. Informazio harekin osatu zuen berak elkarrizketarako gidoia, eta elkarrizketa osatzeko telebista irudiak eta argazkiak ordenatu genituen.
Iurretan, albistegiak egiten diren platoan egin genuen elkarrizketa. Platoan hormak berde-berdeak dira, goian fokoak eta aurrean kamerak. Horma berde horiekin hartzen dira irudiak eta ondoren, errealizazio gelan, horma berdeen gainean programarako diseinatu den dekoratu-birtuala ezartzen da.
Gustora egon nintzen elkarrizketan, lasai eta hitzak ondo neurtu nahian, baina ikusiko dugu emaitza zer nolakoa den. Bueno, nik ikusi dut, elkarrizketa bukatu bezain pronto, DVD bat eman baitzidaten, elkarrizketa grabatuarekin, eta baita argazki pare bat ere.
Forum
Urtarrilak 9, asteartea
9.00etan ETB2n
Erantzunak
Lortu dut bideoa grabatzen jartzea eta ikusi dut elkarrizketa. Gustatu zait. Baina faltan bota dut (elkarrizketatzailearen aldetik) sarreratxo landuxeago bat. Elkarrizketaren zergatia, kontestualizazio bat.
Aspaldian ez dut Forum ikusi eta agian beti antzeko egiten dute, baina elkarrizketaren berririk izan ez banu aurretik, edo dantzari ez banintz nire buruari galdetuko nioke: eta elkarrizketa hau zertara dator?
Eta ez dantzaren ingurukoa delako. Elkarrizketa guztiek izan beharko lukete gantxo bat.
Bestela gustatu zait. Kasu hauetan gertatzen den bezala (denbora kontuak), sakontzeko aukera askorik ez zenuen izan, baina tira. Gstatu zait!
Nork: aritz.2007/01/09 14:37:27.248 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Nork: aritz.2007/01/09 14:39:00.700 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/aritz
Bai, ni ez nintzen konturatu, baina orain esan duzula konturatzen naiz abiapuntuko azalpen hori falta zela.
Eskerrikasko!
Nork: oier.2007/01/10 12:13:50.992 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier