Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2004/11/30 21:40:26.700 GMT+1

San Andres eguzkitsua

San Andres eguna eguzkitsua izatea notizia baino gehiago milagroa da azken urteotakoak ikusita. Euria, hotza, haizea eta elur-ura izan ditugu urte mordoska batean. Gaur eguzkia egin du, eguna fresko, baina eguzkitsua, eta herria jendez gainezka izan da. Ikusi Untzaga plaza.

Orain hamar urte abiatutako ohiturari jarraituz Plazara Dantzara erromeria ospatu dugu Kezka Dantza taldekook.

Musika Jainaga eta Narbaiza trikitilarien eskutik iritsi da.

Eguna eguzkitsua, baina freskoa zenez gustora jardun dugu dantzan, berotuta.

Familiako argazkia eta datorren urterarte.

Nork: oier_a.2004/11/30 21:40:26.700 GMT+1
Etiketak: dantza arratetikuak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo Oier. Argazki batzuk bidali dizut. Gasteizen, urtero bezala, afari bat ta txikiteo egiten dugu. Besarkada bat ta Aupa EIBARRRR

Nork: Aitor Buendía.2004/12/04 11:22:28.655 GMT+1
Aitor

Aupa Aitor aspaldiko!!

Bai, ikusi nuen DVn aurten ere ospatu duzuela San Andres eguna Gasteizko eibartarrek!

Baina argazkiak nora bidali dituzu? Ez ditut jaso.

Besarkada bat, oier.

Nork: oier.2004/12/06 12:03:21.410 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/oier/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak