(Elgoibar, 1972)
Elgoibartik Eibarrera, Eibartik Elgoibarrera, horrelaxe dijoa nire bizitza, eta beraz, erdibidekoa, Maltzagako naizela esan daiteke. Fisikoki Eibarren jaio arren, paperetan Elgoibarren inskribatu ninduten, eta han bizi izan nintzen 6 urtez, Eibarrera aldatu ginen arte. Bikotea Elgoibarren aurkitu nuen, eta familia ere han dut batez ere. Elgoibarren hasi nintzen dantzan, Eibarren jarraitu eta berriz Elgoibarrera itzuli nintzen ikasten jarraitzera. Maltzagak hamaika bidar ikusi gaituk pasatzen horratiok...
Kazetaritza eta antropologia ikasketak egin ditut, eta dantza eta
komunikazioarekiko interesak gidatzen ditut nire urratsak bizitzan.
ETBn eta Elhuyarren lan egin ondoren, azken urteotan dantzan.com-era bideratzen ditut nire lan-indarrak. Eibarko Kezka dantza
taldean gozatzen dut dantzan eta Donostiako Argia dantzari taldearekin jarraitzen dut dantzaren munduarekin liluratzen eta ikasten.
2004/04/22 15:19:27.891000 GMT+2
Oier Araolaza Arrieta
Nork: oier_a.2004/04/22 15:19:27.891000 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat