Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/03 15:13:58.773 GMT+2

Meza eman eta txistua jo

Iraganean, hainbat apaiz txistulari ezagutu ditugu Euskal Herrian. Mateo Txistu, apaiz, txistulari eta ehiztari amorratuaren ipuinak alde batera utzita, ezagunak dira, adibidez, apaiz lanak txistuaren doinura burutu dituzten Aita Hilario Olazaran edo Aita Gaizka Barandiaran.

Aspaldi ez dut ordea apaizik harrapatu txistua eskuan. Gaur euskalkultura.com-en agertu da bitxikeria. Aita Martxel meza ematen, eta elizkizunaren momentu batean, apaiza bera, gazte batzuk lagunduta, txistua jotzen.


Chinon, Kalifornian, ari zen apaiz txistularia, Estatu Batuetako euskal komunitatearen ospakizun batean.

Nork: oier_a.2008/09/03 15:13:58.773 GMT+2
Etiketak: txistua apaizak txistulariak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa Aita Tillous! Mundiala tipoa, dudik pare

Nork: gari.2008/09/04 10:29:26.638 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



Kontagailua:
Ikusi estatistika osoak