Dantzan.com blog komunitatea

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/31 21:17:34.423000 GMT+1

Kalabaza hutsik

Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste konturik.

Ba Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen. Nortasun gutxikoak gara gero.

Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen: “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”

Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!

...eta kitto!, 2009-10-31

(Lehen ere idatzi izan dut honi buruz blogean bertan. Etakittorako zutabe eskaera Domu santu astebururako etorri denez reziklatu egin dut gaia).

Nork: oier_a.2009/10/31 21:17:34.423000 GMT+1
Etiketak: festak arimen-eguna halloween tradizioak gaba-beltza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Oier Araolazaren dantza-bloga 2009/11/09 16:05:07.259 GMT+1 Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen Pasa den asteko etakittorako zutabea egiteko ...

Erreferentzia: Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen - Dantzing 2009/11/09 16:14:6.466000 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi erantzuna zenbaki hutsez)



Kontagailua: | Ikusi estatistika osoak